Nortxo
Discos / Nizuri Tazuneri

Nortxo

7 / 10
Reuben Weedianaut — 20-11-2022
Empresa — Autoeditado
Género — Rap

Norzzone-ren txikigarria izentzat duen EP labur-labur honekin bueltan dator bikotea, baina oraingoan, Nizuri Tazuneri-k izenpeko ahots bakarra dakar entzungarri osatzen duten hiru abestietan zehar. Berritasuna dugu ere, ohiko Ganbara Estudio-an grabatu izana, baina Kriminesku ez topatzea ekoizketa lanetan. Oraingoan, Prod. Systematik beatmakerra izan da “Nortxo”-ren unibertso propioa argira (edo hobe, iluntasunera) eramateko aukeratutako gidaria. Argi ta garbi entzun dezakegu lehen akordetik estatubatuarraren eragina NZTZN-ren soinuan, kitar sampler lehorrak medio AEBko trap metal kutsua jariatzen dute ekoizlearen instrumentalak, letren edukia neurri berdinean zorroztuz ta ilunduz.

Lirikoki, hardcore rap eta flow gordin-gordina nonahi, MCak bere pentsakera eta nortasuna old-school jarrera ukaezinean funtsatuz. Old-school egiteko moduan, eta old-school hip-hop kulturarekiko errespetua aldarrika, belaunaldi berrien plantak gipuzkoarrak duen beteranotasunez ukatuz. Modernitatea eta postureoa ez dute berarekin adosten, drogaren apologia eta itxurakeriari ezetz ozena suertatzen direlarik diskaren zortzi minutu eskasak. Azken finean, sakonean beti izan gara lau katu. “Urteak pasa, hementxe gaude”. Lanaren izenburuak bere filosofiaren hastapen hutsak dira: “EZIN”, “NAZAKEK”, “HIL”.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.