“Asko sinisten degu taldean, baina badakigu non dagoen gure lekua”
Entrevistas / Nizuri Tazuneri

“Asko sinisten degu taldean, baina badakigu non dagoen gure lekua”

Reuben Weedianaut — 07-07-2021

Aspaldi ezagun egiten zaigun izena izan arren (batez ere Berri Txarrak aukeratu zituztenetik beraien Navarra Arena-ko azken aurreko kontzertua irekitzeko), Nizuri Tazuneri enigma hutsa suertatzen zaizkigu beraien deituratik hasita, nahiz eta Euskal Herrian hip-hop doinuak euskeraz jorratzen dituzten igarotako hamarkadatik, iaz arte lau diska ezberdin argitaratu dituztelarik: “Japanesence” (2014, Nasty Bilbao), “Musika ala hil” (2017, Taupaka), “Zazpi” (2018, Taupaka), eta “Anubis” (2020, Taupaka).

Azken hauxe aitzaki, Norzzone & Fani eta beraien proiektua hobeto ezagutzeko hitzordu telefonikoa adosten dugu eta hementxe duzue gertatutako elkarrizketa mamitsu eta erakargarria:

Kontaiguzue pixkat nortzuk zareten ta nondik zatozien.
Nizuri Tazuneri Donosti, Altza, Errenteria eta Barakaldon jaio zen talde bat da, ta… Zenbat urte daramazkigu? Sei, zazpi urte? Bai, zazpi urte, 2014. urtean gutxi gora behera grabatu genitun gure lehenengo abestiak, eta gure proiektuaren ideia nagusia beti izan zen neska ta mutil, bi belaunaldi ezberdin, euskera, eta moderno diren erritmo berriak eta zaharrak sustatzea. Horrela hasi zen Nizuri Tazuneri ta hasi genun pixkat Japoneko istorioarekin ta, barre ematen zigulako askotan euskal hitzak nola japonizatu genezakeen, Nizuri eta Zuneri bezala, adibidez. Ta horrela hasi zen: neska-mutil, ni zuri, ta zu neri.

Ba al du horrek inongo zer ikusirik Inoreneroni eta Okene-rekin horrelako esamoldeak egitea?
Egia esanda, ez. Gu nahiko influentziatuta gaude kannabisetik, así que hortik atera dugu istoria dana. Erdi broma da, baina horrela da, nik uste beti izan ditugula hitz joko asko ta zentzu horretan influentziak besteak dira. Musikalak, noski baietz, ez degu ezer asmatu, egiten duguna da amerikarrak eta frantziarrak egiten dutena kopiatu geure erara, ez? Guztiok bezela. Badirudi jendea asmatzen ari dala musika, ta droga hartzea, ta ez dakit zer, ta esto es más viejo que la prostitución, ez?

Nolatan Japonetik Egiptorako bidaia? “Japanescence”-tik “Anubis”-era?
Jendeak esaten du Egiptora joan garela, a ver… Erabili dugu Egiptoren irudi potente bat, dela los guardianes del más allá, txakalak ta hori. Gure artean zegoen gazte batek bere buruarekin akabo egin zun ta zen guk berari, bere familiari ta senitarteko ta lagunei egindako omenaldi xumea. Zen pre-pandemia, baino urte oso zaila, ta bueno, ba ezinezkoa egiten zitzaigun ez egitea gauzak xarma horrekin, ez? Gero esaten genun bezela baita GAZTEA-n, jende askok esan duela pandemian hil den jendeari omenaldia dela ta… Ez, ez, ez, hau aurretik jaio zen, eta baita izan da pixkat sinbolikoki hartzea, ez gera jun Egiptora, diska entzuten baldin badezu ba azkenean sinbolikoa da, los guardianes y el más allá; Anubis hartuta eta 2019-an gertatu zenaren ondoren dolu hori eta egoera horri irudi bat ematea, eta bertatik jaio zan lan hori. Omenaldi hori da irudikapen bat bezelakoa, gero abestietan entzuten da pixkat denetarik baina Egipto ez, ezta?

Nabarmena iruditu zait zuen diskak kontzeptualak izatea, jatorriz gutxienez.
Bueno, “Japanescence” ez zen oso kontzeptuala, ez? Zen pixkat gure jaiotza, ta erabili genun hori (japoniera)... Gero “Musika alal hil” ez zen kontzeptuala, zen pixkat freskotasuna ta erritmo berriak atera... Gero bai, “Zazpi” bai dela totalmente gehien egin genuna horrela, pekatuena hartu ta buelta eman pixkat, bueltatxo bat baita eta kontrakoa egin, edo pixka bat kontzeptualago erabili… Izan daiteke. Gero guri artea bere sakontasunean pila gustatzen zaigu, ta azken finean guk musikariak edo sortzaileak saiatzen gera izanen, baina beti saiatzen degu geure musika artearekin baita lotzen. Ez dakit nola esan… Agian orain ez da eramaten hori, orain eramaten dena da freskotasun gehio, drogadikzioa, neskak, reaggetoia, ez dakit zer… baina guretzako garrantzia dauka artearekin lotzea gure musika.

"Orain eramaten dena da freskotasun gehio, drogadikzioa, neskak, reaggetoia, ez dakit zer… baina guretzako garrantzia dauka artearekin lotzea gure musika"

Nahiz eta zuen izena beti trap alorrean erlazionatzen duten, ez duzue arketipoa batere betetzen.
Zuk pentsa ze arketipo mota garen. Biok gara bi belaunaldi totalmente ezberdinak, hogei urteko tartea daukagu. Puntu horretatik abiatuta, imaginau ze punturarte estereotipoetan ez gera sartzen, ez dakit. Ta baita da pixkat gure helburua, ez? Arketipo edo estereotipo batean ez erortzea eta pertsonalitatea ematea, azkenean ez dogu ezer asmatzen baina bai dogula gure puntu bat emate hori, egiten dugun musikari, bideoei, edo irudiei.

Sustatzen duzuen binomio horretan, ze leku dute zuen produktoreek? Prentsa orriaren arabera, Nasty Bilbao-ko Hawa eta Maisha-k dute eginkizun hori, ezta?
Hawa eta Maisha izan ziren gure produktoreak baina gure cabecera-ko produktorea da Kevin Valiente, Kriminesku. Kriminesku da Nizuri Tazuneri taldearen hirugarren zutabea. Gertatzen dena da biok jartzen dugula aurpegia, Kevin-ek dauka bere lana, ez du pintxatu nahi, ordun beti dago atzean ekoizten ta hori. Eta gero, Eguzkiaren Semea, Lander Llorens baita da gure ekoizle nagusia. Guk izan genun herremana musikalki orain dela urte asko, eta lehenengo lanean bai izan zirela produktore nagusiak, joan ginen beraien Zorrozaurreko Pabellón 6-en Bilbon zuten estudio txikira bertan beraiekin; baina gero ya “Musika ala hil” kokatzen dugu Gipuzkoan, Hernanin grabatu genun Landerrekin, Errenteriako produktoreak ere sartu ziren… Zen pixkat lan gipuzkoar bat, ez? Maisha-k badu diska guztietan baseren bat baina produktore bezela ez dira hainbeste hor egoten, ematen digute babesa baina beste era batean. Jarraitzen degu beraiekin harreman oso ona ta sendoa izaten baino Maisha Los Ángeles-en dago, Hawa baita erdi-ezkonduta, seme batekin... ordun ba jendea azkenean ba normal, bere bidea jarraitzen du ta zentzu horretan agian artistikoki ez zaudete elkar baina pertsonak bezela egin genuna beti izango da hor.

Irudi eta musikaz ari garela, nola kokatzen dituzue beti presente dauden Ganbara, Taupaka Elkartea eta Arriguri?
Ganbara-n grabatzea da guretzako super-erosoa, ezagutzen dugu Lander orain dela nahiko urte, bera da oso talentosua baita, ordun eskertzen da berak jorratzen dun lana. Beste alde batetik, agian gera Taupaka-ko gualtrapenak, ez? Porque Taupaka-tik asko atera degu ta ez dakit hainbeste bueltatzen degun, ez? Zentzu horretan Gorka Chamorro ta familia guzti hori beti egon dira gu babesten, gu bezelako euskal sortzaile erdi-petrimetreak sustatzen. Ta Arriguri-k eman zigun aukera gure musika beste mahai batean jartzeko beraien bideogintza medio. Azkenean, barren artean jaio zana, bai sortu dogula familia txiki bat. Agian askotan nahiko genuke Arriguri-ko jendearekin lan gehixeago egitea baita ere, baina azkenean ere beraientzat lan bat da, ta guk ez daukagu agian beraien lana ordaintzeko aina, baina bueno... Azkenean maitasun asko dago baita, ta badaramatzagu bi urte beraiekin egon gabe, ta baditugu gogoak baita daukagun materiala ateratzeko, gauza berriak egiteko, ta espero dugu beraiek berriz eskua sartzea geure musikan eta beraiek sortzen dituzten bideoak gurekin egitea. Beti esaten degu, bizkaitarrak izanda, ta dira xarmangarriak, dira oso langileak… Hori bai, Totxo da autentikua, Totxo-n elkarlanean sartzea da... Totxo manda ta... Azkenean bere pertsonalitatea dauka, bideoetan jartzen du, ta nabaritzen da bere seriotasuna lan egiterakoan. Zentzu horretan gaude oso kontent, bai Ganbara, bai Taupaka, ta bai Arriguri-kin ere.

Nabarmena egin zait nola diska berria euskal musikari erreferentziaz josia dagoen, bai abesti klasikoen esaldiak zeurera moldatuz edo ta Berri Txarrak-en sampler bat erabiliz.
Ez dakit nola esan, ez gaude bakarrik hemen munduan, ez? Berri Txarrak-in argi dago, Navarra Arena-n egotean beraien azkenengo kontzertuan telonero bezela, hainbeste talde izanda, gutzako izan zen eskertzekoa. Gorka Urbizu-k baita eman digu babesa, bai Durangon, bai sareetan… Ordun ba, zen pixkat omenaldi txikia, ez? Azkenean gustatzen zaiguna da gure onduan dagon jendia noizbehinka beraiekin detailetxoa izatea, bai musikalki edo beraiek izendatuz… Esaldiena da, azkenean, guk entzuten dugu musika asko, rap-etik gatoz, rap-an ezagutu ginen ta horrela, baina denetarik entzuten degu, rap-a idaztea gratis zen, arkatz bat… Ordun normala da askotan, idazten zaudenean, holako esaldiak eta hola etortzea, eskertzeko izan daiteke batzutan, edo omenaldi bezela edo, baina asko ematen da, ez degu guk bakarrik egiten. Gure belaunaldiko influentzia izan zen Rock Radikal Vasco, punk-a, heavy metal-a, hardcore-a… Gero de repente ezagutu genun rap-a ta ostia! Rap-ak de repente zeukan mezu super bortitza, super esplizitua, ta ostia, izan zen ikaragarria. Bakalao musika pila ere dantzau genun gure belaunaldin… Gaurkoan baita… pixkat denetarik… mezcla pura… Euskal kantak, beste aldetik flamenkua, batez ere rumba ta horrela… Azkenean pixkat denetarik, eta gero ya beranduxeago hasi zenean Estatu Batuetan eta Frantzian trap-a, edo soinu urbanoak, reaggetoia… Rap-etik influentzia asko dauzkagu, baina denetarik entzun dogu, agian egunaren arabera, hilabetearen arabera, egoeraren arabera... baina gure musikak bai daukala rap puntu hori, eta guk, nahiz ta erritmo traperoagoak erabili, ilunagoak edo, ez dogu sartzen AutoTune gehigirik, jarraitzen degu idazten prácticamente rap egiturak. Agian melodiaren bat bai sartzen degula edo cantadita-ren bat edo hola, baina ez da hain melodikoa, rapeatzen baizik. Oraintxe bertan daukaguna preparauta, atera behar doguz oain abesti batzuk rap puro y duro, beste bat dela pixkat afro-pop... Gaude pixkat jolasean baina beti-beti izango dugu rap-arekiko zeozer hor sartuta. Pairatzen degu síndrome de Estocolmo-a, oso barneratua degu, baita idazterako orduan, hortik ateratzea zaila da. Egin dezakegu, baina gehiago landu behar degu. Daukagu hain barneratua rap-a idaztea, hori ateratzen zaigula estrukturalki, rapear barras y barras.

"Guk eskeintzen doguna da pertsonalitatea, egia, ta maitasuna baita. Con sus luces y sus sombras, ez dugu ekartzen ezer berririk, musika, ta musika, ta musika. Menos ego y más colectivo, hori da gure ideia"

Diska oso dinamikoa iruditu zait ahotsen aldetik ta arraroa egin zait kolaboraziorik ez izatea.
Bion artean nahiko txapa ematen degu beste pertsona bat sartzeko. Zer sartuko dugu baita? Maite dugun Arrano Pertxa? Arrano tipo bikaina da, noski egongo zela de puta madre, baino Arrano-k bere estilo konkretua dauka, lerro ilunekin, gu baita geurea… Dinamismo hori pixkanaka uste dut lortzen ari gerala, baina egia esanda pandemiak apurtu zigun erditik. Diskoa idatzita zegoen ta guzti pandemia baino urte bat lehenago, eta hasi behar ginenean grabatzen ta, justo pandemia, isolamendua… Izan zen putada bat, ze azkenean diska egin degu ahal izan degun neurrian, ez? Frexkotasun punttu hori galtzen da, jendeak entzuten duenenean beraientzako berria da, baina guretzat zahartuta. Gogoekin gauza berriak ateratzeko. Hala ere, agian, aurrerantzeago, egin dezakegu kolaborazioren bat, ein dugun bakarra izan da Urgatz-ekin, “Neurritasun” abestia Arraten grabatu genuela. Irekiak gaude. Gauza bat esango dizut baita: Nizuri Tazuneri-ri, Arriguri, Taupada ta gure ekoizleez aparte, guri ez digu inork ezer eskeintzen. Ezta baserik, ezta… Taldea zentzu horretan super irekia dau, beste jendearekin zeozer egitera, baina guk ez gera jendearen atzetik jungo ta ez degu espero jendea gure atzetik etortzea. Ordun, ateratzen baldin bada, ondo. Ez baldin bada ateratzen, es que horrela izan behar zen ta horrela da.

Zer dakarte Nizuri Tazuneri-k euskal eskenara Chill Mafia edo Gorpuzkingz bezalako taldeek eskeintzen ez dutenik?
Lehenik eta behin, geu ez gera drogazaleak. Errespetuz esanda, eh? Guk ez degu hitzegiten ez sexuaz, ez drogaz, hitzegiten degu beste andana gauzaz. Guretzako garrantzitsua da gure arteko elkar harremana sendotzea musikan, baina jarri dituzun bi adibideak.... Orokorrean, ekartzen doguna pertsonalitatea eta egia, egia. Ez hartzea daukagun trebezia txikixa andana gauz idazteko jendea geu onartzeko. Ta ordun: Nizuri Tazuneri pertsonalitatea da, bi belaunaldi ezberdin elkarlanean, maitekiro, pertsonalitate handikin, nahiz ta pertsonalitate horrek publikotik pixkat baztertzen gaituen. Eta gero, super garrantzitsua da, nola kokatzen gara gu mende honetan euskaldunak bezela. Así de claro. Ta guk uste degu bakoitzak jakin behar duela ze euskaldun mota izan nahi dun, eta Chill Mafia ta Gorpuzkingz-ekin konparatzea, ez dakit… Chill Mafia-k ekartzen duena da gazteriaren frexkotasuna, oso ondo konektatu dute ta zorionak beraiei, así de claro. Eta Gorpuzkingz, paso palabra. Hori da una parranda eta ya está. Guri ondo iruditzen zaigu talde gehio ateratzea eta askatasunean sinisten degu ta bakoitzak nahi duna egitea. Azkenean, guk eskeintzen doguna da pertsonalitatea, egia, ta maitasuna baita. Con sus luces y sus sombras, ez dugu ekartzen ezer berririk, musika, ta musika, ta musika. Menos ego y más colectivo, hori da gure ideia. Que tampoco aquí nadie es más que nadie y que todos hacemos lo mismo. Orokorrean asko galdetzen digute, ez Chill Mafia-ri buruz, baina askotan Gorpuzkingz atera dira, eta guretzat ez dira euskal eskenan hain garrantzitsuak izan. Ez gaitu jende askok ezagutzen ezta, biok ulertzen degu gure lekua, batzuek ematen digute garrantzia nola “Nizuri Tazuneri, buah!”, ta guk asko sinisten degu taldean, baina badakigu geure musika kalitate ertaina dela, badakigu non dagoen gure lekua. 300 subskriptore ditugu YouTube-n, ta gure kontzertu bakoitzera etortzen dira 50 pertsona. Hori da gure errealitatea. Hortik aurrera, guk nahi baldin badegu flipatu de que somos la hostia, ba ez. Beste talde bat gera, bere pertsonalitate propioarekin, ta hortik aurrera botatzen degu gure produktua ta ulertzen degu jende batzuei gustatzea, ta beste askok esatea hainbeste musikakin, nik hau ez det entzun nahi, guk egiten degun bezela. Hainbeste oferta dago musikan, azkenean musika asko ez dezu ezta entzuten, ez?

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.