Tophus
Discos / Otoi

Tophus

7 / 10
Reuben Weedianaut — 25-11-2022
Empresa — Autoeditado
Género — Rock

OTOI aspalditik ezagutzen dugun Urtzi Iza (Enkore edo ta Empty Files bezalako taldeetan arituta) musikari ta ekoizlearen proiektu pertsonala dugu eta, halaber, bere ibilbide oparoak emandako nortasun musikal guztiak bateratzen duen egitasmoa. “TOPHUS” osatzen duten zazpi abestien zehar, post-punk, IDM, pop, punk, rock, indie, etab. doinuak topatu ditzakegu, bere ibilera profesional anitzaren islada garbia eta ondorio naturala. Zolitasun guzti hau elektronika organikoz bustitzen du LParen iraupen osoan zehar, berotasun ta hoztasuna bateratuz maisuki, kode binarioa bailira. Nabaria da estudioan jaiotako gizakia dela hauxe, erditze horretan identitate berri bat sortu duela Izak, ez dakigu nahita ala halabeharrez, baina izate propioa duena, Asimov-en sorkuntza robotikoen antzera. Sorkunde horretan, ETEN izan du lagun, bere eskuekin eraiki duen estudioa bederen. Espazioak eskeinitako soinu-teknika guztiak zupatu ditu Urtzik (zerbaitegatik “bertan bizi” dela onartzen du), lantokiaren bakardade goxoan berak berburututako prozesu bakartian. Prozesaketa horretan, soinu-teknikari gisa jorratutakoak ere iragazi zaizkio, hainbeste talde ezberdinek partaidetzat bai dute soinu-mahaiaren atzean beraien zuzenekoetan (SUA, VULK, Sara Zozaya, TOC, NIZE, Empty Files…), eta han-hemenka antzeman daiteke diskan horren eragina ere. Belaki baten antzera aritu da bilbotarra, eta kontzertuetan lagun diren musikari jantziekin arituko da ere: Jangitz Larrañaga (VULK), Eneko Ajangiz (EZEZEZ) eta Niko Bortolini (NIZE). Proposamena nola defendatzen duen entzuteko irrikitan.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.