nora(ez)eroso
Discos / Ghau

nora(ez)eroso

8 / 10
Jaione Dagdrømmer — 30-03-2022
Empresa — Egilea editore
Género — Pop

Joerei jaramonik egin gabe, Gartxot Unsain, estilo ezberdinetako (hardcorea, rocka, popa…) hainbat talde eta proiektutan gozatu ahal izan dugu. Donostiarraren proiektu guztiek, ordea, badute zerbait errepikatzen dena: zintzotasuna. Bere lehenengo bakarkako proiektu honek ezin ezberdina izan horretan.

Oraingoan funky-pop doinuak erabili ditu horretarako. Testura ezberdinez hornitutako melodia itsaskorretatik galderak jaurtitzen ditu, hausnarketak protagonista dituen lanean. Ene uste apalean, egun Euskal Herrian dugun letragile onenetako bat da Unsain. Barren-barreneraino sartu eta arima asaldatzen duten hitzak sortzen ditu, zaurgarri izatearen indarra aldarrikatzen dutenak. Lan hau ez da salbuespena.

Alabaina, ele eta musikatik haratago doan proiektua ere bada. Hitzek eta doinuek, beti bezala, garrantzia berezia baldin badute ere; oraingoan, irudiari ere garrantzia izugarria eman dio, abesti bakoitzarekin batera bideoklip bat aurkeztuz, eta guztietan estetika jakin bat jarraituz. Sormenaren ertz guztiak jorratu nahi izan ditu Unsainek, bere proiekturik kontzienteenean.

Horrenbeste naturaltasun bortxaturen aurrean, aire freskoa da proiektu hau. Pasioz eta mimo handiz egindako lana baita, beti ere gizatasuna erdigunean jarriz. Iheskortasunaren diktadura honetan, geratu, hausnartu eta gozatzeko kantu kantagarri bezain ederrak oparitu dizkigu. Ez duzu, beharbada, erantzun askorik topatuko lan honetan, baina bai norbere buruari egitea merezi duten galdera ugari. Irudi hutsala bilatzera garamatzan gizarte honetan, Unsainek, erraietatik, zerbait du kontatzeko, eta horren mesedetara erabiltzen direnean artea eta estetika honelako harribitxiak sortzen dira. Benetan merezi duena ikusezina baita eta berau gorpuzteko Gartxoten enegarren ahalegina txalogarria bezain gozagarria.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.