Demotest: La Rekba
Entrevistas / La Rekba

Demotest: La Rekba

Zarata — 14-04-2021
Fotografía — Ibai arrieta

La Rekba hirukote gipuzkoarra izen bereko EP batekin estreinatu da. Bere aurkezpenean punk rock, post punk eta punk estiloak dastatu daitezke.

Taldeak gure "Demotest" atalaren galderak erantzuten ditu:

- Jatorria: Antiguo eta Zubieta (Gipuzkoa)
- Argitaratutako lanak: Izen bereko EPa, 7 hazbeteko biniloan eta Mal-Mai Rekords, Irrintzi Diskak, Skizo Diskak, Ttan Ttakun Irratia, Producciones Tudancas eta La Gramola distriren laguntzarekin batera
- Estiloa: Punka, Punk Rocka eta Post-Punka
- Partaideak: Unai Azpiroz (Bateria), Jon Iriarte (Baxua eta ahotsak), Jaime Alvarez (Gitarra eta ahotsak)
- KontaktuaFacebookInstagram

1. Zerk bultzatu zuen proiektuaren jaiotza?
2019an Txorroskilo taldearen amaiera tarteko, egungo hiru kideok jotzen jarraitzeko gogoa genuen. Ikasketak eta bidaiak zirela eta, aurreko proiektuarekin zuzenekoak egin eta elkartzeko zailtasunak genituen. Gauzak horrela, diskoa kaleratu eta kontzertu gutxi batzuk egin ostean, Txorroskilo utzi eta La Rekba sortu zen, lau kide izatetik hirukote izatera.

2. Nola definituko zenukete zeuen musika?
Punk Rocka egiten dugu, power trio formatuan eta 80. Hamarkadako soinu zein influentzien eraginpean. Garai hartako soinua gustuko dugu, iluna eta espazioduna; hori dela eta, gure musikak post-punk edo after-punk ukituak ditu zenbaitetan. Gainera, hirukotean koruek eta ahots-melodiek garrantzia handiagoa dutela esan daiteke.

3. Zein beste taldeetan aritu zarete iraganean edo aritzen zarete egun?
Aurrez aipatu bezala, hiru kideok Txorroskilon aritu ginen 2013tik 2019ra bitartean. Taldekide batzuk ordezkapenak egiten eta beste kontuetan ibili izan gara, baina gaur-gaurkoz La Rekba da gure proiektu nagusia.

4. Zein taldeek dute eragin gehien zuengan?
Asko dira…baina gutxi batzuk aipatzearren, UK Subs, Commando 9mm eta Delirium Tremens dira gure ibilbidean bertsionatu ditugun taldeetako batzuk. Gustu ezberdinak ditugu, baina zenbait taldek batzen gaituzte. Talde handiez haratago, eragin nabarmena dute egunerokotasunean gugandik gertu dauden taldeek.

5. Zuen planak asko aldatu ditu pandemiak?
Pandemiak gure asmoak guztiz aldatu ditu. 2020ko martxoaren 14ean esaterako, gure lehen kontzertua eman behar genuen. Kasualitatez, konfinamenduko lehen eguna izan zen hura, eta noski, ezin izan genuen jo. Lotuta genituen hainbat kontzertu ere atzeratu edo bertan beharea geratu dira hilabeteotan. Bestalde, kaleratu berri ditugun lau abestiak grabatzea joan den urteko apirilean grabatzea aurreikusi bagenuen ere, ekainera arte ezin izan genituen grabatu. Nahasketak amaitzerakoan, zigiluekin harremanetan jarri eta diskoa fabrikara bidali genuen. Kontaktazioa ez da batere erraza izan, zigilu askok pandemia aurreko edizioak airean baitzituzten. Era berean, testuinguruak eraginda fabrikak ere atzerapenarekin dabiltza garaiotan, eta horrek ere denbora-tarte hau luzatu du. Behingoz, diskoa esku artean dugu, eta beste erritmo batean bada ere, gutxinaka bagoaz aurrera.

6. Orain arte zein izan da gertatu zaizuen dibertigarriena?
Orain arte bi kontzertu emateko aukera besterik ez dugu izan…Hortaz, istorio interesgarri askorik ez dugu. Etorriko dira aurrerantzean! Zerbait aipatzekotan, ekaineko egun sargoritsu batean, estudioan sekulako beroa izan ondoren, bokata batzuk egin eta Debako hondartzara joan ginen iluntzean. Ez da anekdota batere dibertigarria, baina afari eta bainu ederrak izan ziren!

7. Zer asmo duzue epe motz/ertainean?
Aurrerantzean zuzenekoak jo eta EPa aurkezteko asmoa dugu. Honetarako, apirilaren 10ean Bilbon izango gara, eta 16ean berriz, Donostiako DOKA aretoan. Abesti berriak egiten jarraitu, grabatu eta ahal den neurrian kontzertuak eman. Aldi berean, diskoak mugitzen hasi gara dagoeneko eta kopia bat nahi izanez gero gurekin edo parte-hartu duten zigiluekin harremanetan jar zaitezke (;

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.