Joseba Irazoki bere lanaren berri emango du aste hontan bizkaian
NoticiasJoseba Irazoki

Joseba Irazoki bere lanaren berri emango du aste hontan bizkaian

Redacción — 04-02-2015
Fotografía — Archivo

Nafarroako musikaria lagunez inguratuko da Kafe Antzokian eta Uhagon Kulturgunean

Bi izango dira aukerak Joseba Irazokiren lan berriari buruz gehiago ezagutzeko: otsailak 5, osteguna Kafe Antzokian eta ostirala 6 Uhagon Kulturgunean. Data bakoitzean musikari ezberdina izango du berarekin. Izan ere ostegunean Iñigo Cabezafuego (Atom Rhumba, Bizardunak) egongo da berarekin batera eta ostiralean Amorante izango da bere aurretik aterako dena eszenatokira.

Azkenaldi hontan bakarrik ikustera ohitu digu Joseba Irazoki. Baina orain lagunez inguratu da musikaria bere lan berria aurkeztu ahal izateko. Beraiekin batera lan mamitsua, hipnotikoa eta gustiz ausarta kaleratu du. Lan bat non experimentazioa ez da soilik anekdota txiki bat. Bertan jarri du Irazokik bere esperientzi guztia eta hori bera da ikusiko duguna ostegun eta ostiral hontan bai Bilbon eta bai Markinan.

Amorante eta Iban Urizar esatea gauza berdina da. Mengele Quartet, Cafe Teatro eta Bizarra taldeetako partaide izan da azkenengo urteotan eta honez gain, Rafa Rueda eta Joseba Tapiarekin ere aritzen da, tronpeta lagun. Amorante bere bakarkako proiektua da non bere trebetasuna eta inspirazioaren berri ematen du

Bestalde, Iñigo Cabezafuegoren lan berria melodiaz, ironiaz eta humores josia dago. Kostunbrismoa lantzen dute bere abestiak behin eta berriz eta historio ohikoak kontatuz mundua nola ikusten duen berri ematen digu bere disko berrian “camina conmigo”  izenekoa.

Otsailak 5: Joseba Irazoki eta Lagunak + Cabezafuego (21:30 Kafe Antzokia)
Otsailak 6: Joseba Irazoki eta Lagunak + Amorante (21:30 Uhagon Kulturgunea)

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.