Gutiziak
Discos / Horma

Gutiziak

7 / 10
Antton Iturbe — 30-10-2023
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

“Ohmeopatia” bezalako estreinako disko sailkaezin eta zirraragarri baten ondoren, gogo eta kuriostasun handiz espero nuen Hormaren disko berria. Laburki esateko bikote gasteiztarrak, “Gutiziak” honetan soinu izaera berberari eutsi diola ondoriozta daiteke eta agian alde horretatik ezusteko berezirik ez duzuela aurkituko. Baina kontuz, ondorio hori ez baita desengainu baten sinonimoa. Azken batetan, bikotearen doinu aldrebesak, gitarra ehundura ziztagarriak eta erritmo eskema milimetrikoen dosi berri batez gozatzea ez da gauza txarra. Ezta gutxiago ere. Gehiago esango nuke, errepikapen hutsalen izpirik ez da hemen. Entseiu gelako paretak suntsitu egin bailiran, espazio zabalagoa sumatzen da disko honetan. Musikak arnas har dezan parada eta aire freskoa ekarri du disko honek eta erabaki horrek guztiz mesedegarria suertatu dela esango nuke. Zorroztasuna galdu gabe, abstrakzioa eta soinu paisaiekin jolasteko joera oso interesgarria azaltzen baita tarteka. Hormaren arrastoa galtzea ez da komeni.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.