Hirukote gisa berriro, Willis Drummond bi tour jarri ditu martxan
Noticias / Willis Drummond

Hirukote gisa berriro, Willis Drummond bi tour jarri ditu martxan

25-01-2018
Fotografía — Eider Iturriaga

Joseba Baleztenak taldea utzi eta gero, Willis Drummond oraingoz kide berririk ez direla egongo erabaki eta Gure Tokiak Tour eta Japan Tour 2018 iragarri ditu

Duela hamabost urte jada sortu zenetik Willis Drummond. Hiru taldekide izaten hasi ziren, eta hortik aurrera Iparraldeko rock banda honek bost kideetaraino handitu zen. Geroago lau izatera pasatu ziren; bere azken lana laukote gisa  "Tabula Rasa" izan zen. Orain jatorrizko taldekideak geratzen dira: Jurgi Ekiza (ahotsa eta gitarra), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria). Hirukote gisa berriro, zuzenean joko dute otsailaren 10ean, Baionan Bar Fest hamargarren edizioan, eta segituan Japoniara egingo dute bidai, Japan Tour 2018 osatzen duten kontzertuak ematera. Ondoren Euskadira itzuliko dira, bere bigarren bira, Gure Tokiak Tour, martxan jartzeko.

Duela gutxi argazki liburu bat kaleratu zuten. Liburu honek taldearen azken 10 urteak batzen ditu, Jon Iraundegik egindako 200 argazkiekin eta bi abesti berri dituen binilo batekin batera, eta online dalgo salgai Willis Drummond -en Bandcamp orrialdean.

JAPAN TOUR 2018:

Otsailak 13 - Lush (Shibuya)

Otsailak 17 - Motion (Shinjuku)

Otsailak 18 - Café Lavanderia (Shinjuku)

Otsailak 19 - Three (Shimokitazawa)

GURE TOKIAK TOUR:

Otsailak 24 - Gaztetxea (Mutriku) + Kuartz

Otsailak 25 - Gaztetxea (Oñati)

Martxoak 1 - Gaztetxea (Gasteiz) + Azken Aukera

Martxoak 2 - Gaztetxea (Bergara) + Rukula

Martxoak 3 - Gaztetxea (Larrabetzu) + Sorotan Babies

Martxoak 9 - Gaztetxea (Orio)

Martxoak 10 - Torrea Herriko Taberna (Leitza)

Martxoak 15 - Gaztetxea (Beasain) + Rukula

Martxoak 16 - Burubio (Amurrio) + The Mockers

Martxoak 17 - La Gaita (Lekorne)

Martxoak 18 - Bonberenea (Tolosa)

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.