"Gu zuzenetarako bizi gara, ta hori da gure kantxa"
Entrevistas / Giante

"Gu zuzenetarako bizi gara, ta hori da gure kantxa"

Reuben Weedianaut — 14-10-2021
Fotografía — Mora

Euskal Herrian topatu dezakegun talderik ezezagunetarikoa izanik, beraien lehen diskak (Fugazi, Rites of Spring, DUT edo ta At the Drive-In bezalako taldeen doinuetan oinarritutako maisulana) jasotako harreraren ostean, Giante soinu propioago baten bila hasten dira, eszenari egin diezaioketen ekarpen pertsonalak aurkitu nahian.

Horren emaitza da “Hamaika” (Bonberenea Ekintzak, 2021), Bonberenea estudioetan Karlos Osinaga-rekin grabatutakoa eta urriaren lehen astean argia ikusiko duena. Post-hardcore laukotearen identitatean aurrerapauso nabarmen bat suposatzen du, proiektuaren sustraiak bizirik mantenduz baina norbere soinua topatuz bidean. Osotasunean euskeraz abestea da horren eredu, ta “hamaika” hitzak euskeraz duen zentzu bikoitzari buruz jakiteko, Asier-ekin (kitarra ta ahotsa) xolasten gara, konkretutik abstraktora, gai bakarretik aniztasunera, zuri-beltzetik kolorera. Hementxe hamaika kanta, hamaika kontu, hamaika bizipen, hamaika irudi.

Kontaiguzue pixkat nortzuk zareten ta nondik zatozien.
Giante Gazteizko laukote bat gara ta 2016. urtean hasi ginen hola pixkat… egia esan inprobisatzen, bilatzen... soinu ezberdinak eta bilatzen. Gutako hiru ezagutzen ginen beste proiektuetatik eta hasi ginen gure barneko grinak edo gure barneko interesak nola musikan isladatu bilatzeko intentzioarekin. Horren bila, ta lauron artean geneukan elkarpuntua abiapuntutzat hartuta, post-hardcore soinuen inguruko interesa, hortik hasita sortu zan taldea. Ez geneukan oso aurrepentsatua, jun zen ateratzen, jun ziren abestiak irteten, ta grabatu genuen gure lehen diska, “This Is Fine” (Cosmic Tentacles, 2018), urte t’erdiko biratxoa egitea posible egin zuena. Ta juxtu bira horren ondoren bagenbilen bigarren diska prestatzen eta bigarren diska hori grabatzeko intentzioa geneukanean, pandemiaren kontu guztia ta sartu ginen un poco hibernazio puntu batetan edo, eta pandemiako kontua pixkat lasaitu zenenan, hasi ginen material hori lantzen berriro, eta horrek eraman gaitu gaur egunera.

Ze beste taldetan jo duzue edo jotzen duzue gaur egun?
Gaur egun badugu dedicación exclusiva Giante-rekin, ez ezergatik, baina badakizu, lanaren artean, familiaren artean… azkenean ez duzu denbora askorik ateratzen, ez? Orain, gure proiektu bakarra da, baino lehenago, gutako hiru bageunden Jefe Chirpa taldean, holako indie moduko talde bat, ta Koke-k ere bazituen bere proiektu pertsonalak, KGB Project bazuen eta beste talde askotan ibilia da.

Zer aldatu da lehenengo diskatik bigarrenera?
Nola esan? Nik uste lehenengo diska bazen holako hori, bilaketa edo prozesu baten abiapuntua edo hasiera, ez? Ta orduan, bilatze horretan, prozesu bat hartzea, ta prozesu horren inguruan horretaz laguntzea diska lantzeko, nik uste abiapuntu moduko bat izan zela, ez? Esaterako, zeren inguruan ibiliko da guzti hau? Bale ba, hori: masakreen alde ilun horren inguruan eta abar eta abar. Horrek lagundu zigun pixkat dena bideratzen ta nik uste orain ya bilaketa prozesu horretan etapa edo arlo helduago batetan gaudenez, identitate markatuago bat hartu dugunez, ausartu gara hori zabaltzera ta ideia gehiago sartzera, gai intimoagoak jorratzera, eta kanpora begiratu beharrean inspirazio edo tema edo kontzeptuen bila, pixkat gure barrura bilatzera, pixkat anitzagoa izatera, pixkat koloreztatzera… Azaldu nahi duguna, edo isladatu nahi duguna, zabaltzea.

Somatzen dut erreferente anitz izatetik soinu bereizgarri bakarra (ta hizkuntz bakarra) izatera pasatu zaretela, DUT taldea burura datorkidala.
Hori da, hori izan da pixkat prosezua, ezta? Lehenengo diska izan zen bilaketa horren lehenengo pausoa, eta lehenengo pauso horretan zuk hartzen dezu daukazun guztia ta saiatzen zara poltsa batetan sartzen y a ver qué sale. Ta bigarren hau, lehenengo diskan bizitako guztia hartuta, nik uste eman diogula toke pertsonalago bat, edo doinu pertsonalagoak, diska osoaren soinua askoz koerenteagoa dela. Zuk esaten dozuna, lehenengoan abesti hau da super rollo At The Drive-In, beste hau da super DUT… ta honetan homogeneoagoa da. Hizkuntzaren kontua kuriosoa da, zeren ez da izan premeditatu dugun zeozer, baino egia da idazte prozesuan diferenteagoa izan dela ta nahiko natural atera da. Ez da izan “bigarren diska euskeraz egingo dugu” esatea, baizik eta prozesuaren erdian sortu den zeozer. Hasi ginen letra hau euskeraz, ta hurrengoa... ta konturatu ginenean, bageneuzkan hamaika abesti euskeraz idatzita.

Euskal musikan post-hardcore erreferente askorik ez dira topatzen, ezta?
Arraroa da... ze hola puro puro... badira lauzpabost talde gordo, baina badaude talde asko ezin dezakezula esan post-hardcorra dela, baina kutsu hori bai badagoela. Badaude Inoren Ero Ni, edo DUT, edo Lisabö, holako lau bost nahiko klaro bai badaude, baina gero Berri Txarrak mismo, ta beraiekin gauza pila, daukatela el aroma post-hardcore edo influentzia, eta nik uste badaudela talde asko badaukatenak hori, ezin esan dezakezula “post-hardcore talde bat da”, baino kutsu hori nik uste badagoela Euskal Herriko talde askotan.

Zer kontatu dezakezu “Hamaika” eta bere kontzeptuari buruz?
Egia esan “Hamaika”-ren kontzeptua bukaeran landu genuen. Prozesua aldrebez izan zen, guk diska landu genuen ta ez genion jarri nahi mugarik, abestiz abesti joan lantzen, ta abesti honek hau esaten digu: ba letra hemendik edo tema hemendik, ta hori bukatzean konturatu ginen bagenituela hamaika abesti, denak soinu arloan nahiko homogeneoak, baina tematika arloan oso anitzak, oso ezberdinak. Abesti oso pertsonalak… ta orduan konturatu ginen hola, hitzegiten, ideiak botatzen diskari buruz, hamaika hitzak euskeraz duen bikoiztasun edo bigarren zentzu horretaz. Zenbakiaz aparte, bada asko, edo anitz, edo multiple, edo halako zeozer, ta konturatu ginen, por coincidencia pura, hamaikak bazuela dualidade hori, diskak guretzako suposatu duen hori isladatzen duena. Tematika anitzetik abstraktura, zuri beltzetik dena koloreztatzera… baina nahiko kasualitatea izan zen.

Ta zergaitik Bonberenea? Kasualidadea ere, ala pentsatutako zeozer izan zan?
Elkarrizketan esan dut askotan, baino nahiko naturala izan zen. Guk argi geneukan, lehenengo diska Koldo Sagastume-rekin egin genuen eta super ondo egon ginen, baina bageneukan grina zeozer ezberdina probatzeko. Gainera, post-hardcorra eginda eta, bageneukan hor buruan Karlos Osinaga-rekin grabatzea. Bertan grabatzen geundela, hurbildu zitzaigun Bonberenea Ekintzak-eko Patxi, “buah, lehenengo diska superguapo dago!”, ta hola hitzegiten azkenean esan zigun, bere etxean grabatuta, “zuek nahi baduzue bigarren diska hau gure bitartez atera dezakezue”. Ta noizbait pentsatu dugu, bai, “pues estaría de puta madre Bonberenea-rekin argitaratzea”, baina ez geneukan buruan, ta berak esan zigun, eta pues claro, aurrera! Hitzegiten ta hitzegiten sortu zen, nahiko normal.

“Ez dugu musika konpetizio bat moduan ikusten. Zer dakarkigu guk? Gehiago. Guk eszena ikusi dugu beti batuketa baten moduan”

Azken finean, bertan soinua eta filosofiaren arteko lotura naturalki lortu duzue, ezta?
Bai, bai, hori da, ez da izan aurrez pentsatutako zeozer baino horrela suertatu da. Karlos Osinaga-rekin grabatzearen ondorioz lortu dugu taldearen soinuan aurrera pausua emotea, eta baita buruan daukagun filosofia edo lan modu hori isladatzeko era Bonberenea-rekin batera. Guretzat, eszena, DIY, zuk zeuk egina… zutabe handienetariko bat da, gure taldeari bizitza eman diona, horrelako kolektiboek eman diotena, lehenengo diskari atentzioa eman ziotenek. Guk argi dugu, gure plaza, gure tokia, hor dagoela. Gaztetxeetan, espazio autogestionatuetan... hortxe dagoela gure plaza. Azkenean toki horiek badira jendea, eta jende horretan, lanean dabilen jende guztia, gutxienez gure taldeari, bizitza ematen dion katea. Lagundu gaituzte kontzertuak emateko, elkarrizketak egiteko, diskak ateratzeko… Azken finean, egia esan, hori da gure motibaziorik handienetarikoa. Gu zuzenetarako bizi gara, ta hori da gure kantxa. Ta horixe, jende horrek ahalbidetu digu. Diskak, konkretuki gure lehen singlea, sustraiak babesteari buruz hitzegiten du. Taldeak ez soilik abesti horretan, edo ez soilik diskan, taldearen gure egunerokotasunean hori da gure zutaberik garrantzitsuenetarikoa.

Letrek garrantzi handia zuten estreineko diskan, zer nolakoa bigarren honetan?
“Hamaika”-ren letretan, esan bezala, aniztasun gehiago dago. Gure lan modua ezberdina izan da, nahiko aberasgarria, azken finean pandemia baten erdian harrapatu gaitu ta pandemia horren erdian bageneukan musika, guk beti egiten dugu lehenengo musika ta gero, musika eginda dagoenean, letrak. Prosezu kolaboratibo baten antzera edo, jun gara konfinamenduan letrak edo ideiak konpartitzen guztion artean, ez bait gara guztiok euskaldunak, laurotatik hiruk bakarrik egiten dugu euskeraz modu solte batetan. Badaude letrak ere erderaz idatziak izan direnak eta gero euskerara itzuliak izan direnak, izan da prozesu oso kolaboratibo eta nahiko aberasgarri bat. Tematikaren inguruan, gai ezberdinak lantzen dira, batzuk oso intimoak, adibidez salud mentalaren ingurukoak, underground zirkuitoaren inguruan ere badago abesti bat, beste bat ametsen edo ametsak errealiatearekin nola konektatzen diren ingurukoa… Ta badaude beste batzuk pixkat ebidenteagoak, gure bigarren singlea, “Kresala”, badoa Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren inguruan, baino saiatu gara abesti guztietan interpretazioa irekia uzten. Agian da geuri gustatzen zaigun musika horrela delako, baina lehen diskakoak ziren super direktoak, gai bat hartuz eta bere inguruan, baino oraingoan saiatu gara letra literarioagoak egiten edo, interpretazioa zabalik uzteko. Badaude abestiak guk dakigula tematika konkretu batetan inspiratutra daudela, baina agian beste pertsona batek irakurrita, beste edonora eramaten diotena. Hori lortzen saiatzea bazen beste reto moduko bat edo, ta horretan saiatu gara. Letrak oso itxitak ez uzten, nahiko zabalak egiten, metaforak erabiltzen ta hola, bakoitzak pixkat zeozer ezberdina adierazteko.

Zer dakarte Giante-k euskal eskenara Tooth edo Inoren Ero Ni bezalako taldeek eskeintzen ez dutenik?
Nik uste ezer ez. Baina ez ezberdinak ez garelako, baizik eta ez dugulako ikusten musika konpetizio edo konparatiba bat moduan. Zer dakarkigu guk? Gehiago. Haiek dakartena baino gehiago. Guk musika, eta eszena, eta underground kutsua eta, ikusi dugu beti batuketa baten moduan. Ordun, zer dakarte Giante eta Tooth? Giante gehi Tooth. Zerk ezberdintzen gaitu? Ez dut uste inoiz pentsatu dugunik, beti pentsatu dugu zein den batuketa guztion artean. Gu gara, ez dakit… gehiago, energia gehiago, errealitate gehiago, emozio gehiago... baina hori, zuk esan dituzun talde hoiek eta askok egiten duten moduan.

Argia pixkat ikusten hasi garen egun hauetan, zeintzuk dira zuen planak kontzertuen aldetik eta nola ikusten duzue egoera orokorrean?
Jotzeko gogoak ez, hurrengoa. Azken kontzertua izan zen 2019an, Azkena Rock festibalan Villa de Bilbao lehiaketan irabazi genuen sariari ezker. Bi urte luze kontzerturik eman gabe eta ez dira gogoak, gauza bitala da jadanik. Baino guk kontu horrekin ibili ginen, baita Bonberenea-n Patxi-rekin ere, igual itxaron behar dugu, abendurarte edo, aber ia gauza normalizatzen den edo… Itxoiten bagaude, podemos estar esperando tres mese o un año, ta inork ez zekien orduan eta inork ez daki gaur ere, nola eboluzionatuko duen. Ta orduan esan genun, ba adaptatu beharko gara, ordun gu aurrera joango gara ta según egoera nolakoa den, horrela egingo ditugu kontzertuak. Baino ezin gara gu gelditu egoera normalizatu arte. Inork ez daki noiz normalizatuko den, zenbat iraungo duen normalizatze hori, ta azkenean esan dogu: ba aurrera. Baditugu Jimmy Jazz eta Bonberenea-ko bi kontzertuak, eta hoiek, printzipioz eta gaur egun, gaur egun, a la hora a la que estamos grabando esto, aulkiekin izango dira. Ta hemendik bi astetara dira. Es que nadie sabe. Hemendik bi egunetara igual esaten dute fuera sillas, fuera aforo, ta… bueno ba… ikusiko dugu. Baina hartu genuen erabakia gu aurrera joateko. Independientemente hori, aulkietaz, aforoetaz… aurrera joatea. Bestela azkenean geldirik geratzen zara eta denbora hori ez da bueltan etortzen. Egoera honetan ateratzeko kapaz garen guztia aterako dugu. Egoera normalizatzen bada? Pues mejor para todos. Baina gu saiatuko gara aurrera joaten eta bultzatzen. Inork ez badu bultzatzen, estamos jodidos. Guretzat es flipante y súper encomiable bultzatzen ari den jendea: Jimmy Jazz, Iparragirre, Bonberenea… bultzatzen ta bultzatzen ta bultzatzen ari diren kolektiboak, y que están comiendo mierda a cascoporro, baino hor denak, joder, izaten punta de lanza moduko bat edo, ta hoiei ezker egon gara gu bizirik. Ta hori horrela da. Hori horrela da. Ta hoiei ezker egongo gara ez lau, datozenak ere bizirik egongo dira hau normala denean. Ze bestela, hori ez da errekuperatzen. Ta horrelakoak ixten badira, ez daukagu zer egin. Baina ez gu, guk eta los que cobran nosecuantosmil pavos por tocar. Bagaude danok saku berdinean horretan.

HURRENGO KONTZERTUAK

Urriak 15 - Cosmic Sessions Vol.V, Jimmy Jazz (Gasteiz) + Losado

Urriak 16 - Bonberenea (Tolosa) + Losado

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.