Homoaskeak
Discos / Zain

Homoaskeak

6.5 / 10
Myriam Garzia — 07-03-2017
Empresa — Autoeditado
Género — Hardcore

Zain taldeak bere 11. urteurrena ospatzeko hirugarren luzea argitaratu berri du, "Homoaskeak" (autoekoizpena, 2017), "Egunsenti berri baten bila" (Baga Biga, 2013) eta "XXI mendeko Piratak" (Baga Biga, 2010) aurreko diskoen bideiari jarraiki. Izan ere, azken lan honetan melodia leunak baina energikoak, gitarra eraginkorrak eta erritmo bizkorrak sortu ditu, punk rock eta hardcore melodikoaren aniztasuna agerian utziz eta euren ekarpena eginez.

Abestiak zuzenak dira eta mezuak argiak, oraingo honetan, Mikel Esteban “Keixeta”, Zain musika taldearen gertuko lagunak egin baititu abesti guztien hitzak eta, honek abestiak gorpuztu eta sendotu ditu, haratago eramanez pop kutsuko estribilo itxaropentsuak. Beti ere amorrua eta aldarrikapena ez dira falta abesti berrietan, Itxaropen Izpi Bat kanta edota Homoaskeak, diskoari izena ematen dion abestia, horren eredu. Abestien gaiak anitzak dira, bizipenak, gauaren zurrunbiloa edota gazteen eguneroko borrokak dituzte kantagai. Gaupasaren dantzan, Galderaren zalantzak ala Suaren semea abestiak landuak dira eta taldeak, disko honetan lortutako maila aupatzen dute. Tomorrow! abestian Worth It! taldeko Odei Arrizabalagaren kolaborazioa izan dute.

Lan berria kaleratzeko berriztarrek autoekoizpenera jo dute, aurreko disko biak Baga Biga diskoetxearekin atera bazituzten ere. Oraingo honetan, Zain taldeak bere gain hartu ditu sorkuntza eta ekoizpen lanak, autoekoizpenak dituen abantailak probestuz, askotan biderik zuzenena baita, inori baimenik eskatu gabe, norbere musika sorkuntza kaleratzeko.

"Homoaskeak" grabatzeko eta soinu ekoizpena egiteko, herrikide eta lagun duten Sei Urte taldearen Estoldetan estudio-laborategira jo dute eta, Igor Iglesias teknikariaren aginduen menpe jarri dira. Musika talde bien artean desberdintasun ugari badaude ere, ezin da ukatu Berrizko eszena musikalak duen indarra eta bertako Hiltegixe gaztetxeak zenbat onura ekarri dizkion eszena honi. Ildo honetatik, etxeko uztaren marka du Zain taldeak ere.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.