Heriotza Ala Hil
Discos / Hortzak

Heriotza Ala Hil

7 / 10
Reuben Weedianaut — 14-06-2021
Empresa — Egilea editore
Género — Metal

Hortzak Gasteizen sortutako proiektu berri bat da, nahiz ta bere partaide gehienak (David Zabala kitarran, Asier Gabiola baterian eta Txomin Laka baxuan) bizkaitarrak diren eta Gipuzkoako Auryn Studios-etan beraien lehenengo diska grabatua izan den, Tristán Iñiguez-en gidaritzapean. Baina laugarren taldekidea izan da beraienganako arreta piztu duena, zeren eta Paul Urkijo ('Errementari') zinema zuzendariaren ahotsa eta letrak dira "Heriotza Ala Hil"-en entzun daitezkenak. Taldea inongo pretentsiorik gabe sortu zen lehendik elkarrekin jo izandako musikarien artean, baina death 'n' roll kutsua darien doinuentzat abeslari bila, Paul suertatu zen aproposena. Gorrotoz hasi eta gorrotoz gainezka dagoen diska da hauxe, Entombed-ek sortutako eta Kvelertak bezalako taldeek eguneratutako generoaz aparte, sludge, stoner ta metalcore doinu pisutsuz bustitakoa. Road movie batetik aterata bailira, ziztu bizian asaldatzen gaituzte abestiek, eta bakoitza filme bat balitz jorratu du Urkijok, bere filmeetako unibertso pertsonal hori hitzetan garraxika isladatuz, azaleko monstruoa ta taldearen logoa ere berarenak direla. Garai ilunetarako haserrez konposatutako "oihu-banda" imaginarioa da diska, prestatu krispetak, argia itzali eta gozatu emanaldiaz.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.