Udaberrian Ezpalak talde zestoarrak bere bigarren diska aterako du
Noticias / Ezpalak

Udaberrian Ezpalak talde zestoarrak bere bigarren diska aterako du

Igone Franco — 09-03-2021
Empresa — Oso Polita
Fotografía — Josu Torrealday

Udaberrirako argitaratuko dute Ezpalak zestoarrek "Kolpatu Topatu" estudioko bigarren diska, Ayuken Management & Productions eta Oso Politaren arteko elkarlanean ekoiztua izango dena.

Nahiz eta laukote moduan historia laburra eduki, Ezpalak 2019an sortu baitzen, taldekide denek dute beste musika-talde batzuetako background-a, Eñaut Gaztañaga (gitarra) Grises taldetik dator, Unai Eizagirre (baxua) Voltaiatik eta Juanjo Berasain (ahotsa) Los Mothsetik. Bestalde, Janardana Iglesias (bateria) taldera gehitu berri da Xabi Arrieta azkoitiarraren agurra dela eta.

Duela bi urte Eñaut Gaztañagak- Estudios Gaztainen murgildurik - ekoiztu eta grabatutako "Ezpalak"(Autoeditatua, 2019) iraupen luzeko homonimoa publikatu eta gero; eta pasa den urtean "Itzala", "Tristura" eta "Hegan edo hilik" hiru aurrerapen single-ak kaleratu ondoren, zestoarrek "Kolpatu Topatu" (2021) diskaren argitarapena bi urtaro atzeratu dute (hasiera batean udazkenean ikusiko baitzuen argia). Baina, bitarte horretan, Ayuken eta Last Tour promotoraren Oso Polita zigiluarekin sinatu dute.

Hegalak mozteak eta hiltzeak dituzten berdintasunak, itzaletatik argitara pasa nahi diren galdera existentzialak eta tristuraren tragikomediak album berriko ateak zabaltzen dizkigute. Lehenengo diskak bildutako etsipen sentimenduak beraiekin ekarri dituztela dirudi, baina sonoritatean aldaketa nabaria eman nahi izan du laukoteak: laurogeita hamarreko hamarkadako garage eta grunge esentzian errotutako debut horretatik, gaur, eragin horiek ekoizpen-estilo berrietara txertatu dituzten Shame, Idles edota Ty Segall hartu dituztelarik iparorratz. Sintetizadoreak zorroztuz, estetika gordinagoak aurkeztu dituzte “diskoari ukitu psikodelikoak eta lo-fi soinuak” ekarriz, adierazi dute Ezpalako kideek.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.