Ardatza
Discos / Borja Estankona

Ardatza

7 / 10
Tom Hagen — 21-12-2015
Empresa — Autoeditado
Género — Pop-Rock

Arean taldean aritutako Borja Estankonaren hirugarren bakarkako lana dugu honakoa. “Ardatza” izenburua daraman disko hau post rock zein antzerako etiketa alternatiboekin definitzen saiatu gaitezke, baina argi eta garbi dagoena Estankonaren estilo berezi eta propioa da. Lehen abestiekin zeozer antzematen da, baina erdi aldera datoz “Etena”, “Erregua” eta “Aurrera” izeneko abesti formadun harribitxiak, lan osoa justifikatzen dutenak. Letrek orokorrean naturako elementuez hitzegiten dute, nolabait modernitatetik aldentzen direnak. Estankonak sentimentu intentsoak ateratzen ditu honakoan, berezitasunak adieraziz, sakonekoa kanporatuz. Bestalde, disko honetan Koldo de Miguel aritu izan da bateria lanetan eta Iñaki Alonso baxuan. Hirukote formatuan grabatzeak soinu aldetik sendotasuna eman dio eta batez ere abesti indartsuenetan nabaritzen da.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.