Proiektuaren izena: Hartzak Zeruan
Jatorria: Hiriberri eta Etxauri (Nafarroa)
Estiloa: Rock-aren espektroa
Argitalpenak: Singlea: Gal(d)era (2025 Maiatza)
Sariak: Saria ez. Lehiaketetan aurrefinalean (Gaztea eta Villasound)
Kideak: 2 (Aitor Martinez eta Alain Azkona)
Kontaktua: [email protected]
1. Zein taldek, diskok edo arrazoi bultzatu zaituztete proiektua martxan jartzera?
Talde askok. Baina agian biok partekatzen ditugun gustuak: Viva Belgrado, Cala Vento, Touche Amore… Post Hardcore eszena, nahiz eta guk rock klasikoago batera biratzen dugun.
2. Nola definituko zenukete zuen proposamena musikalki eta estilistikoki?
Telecaster batekin egindako riff distortsionatuetan eta baterian erritmo sendo eta bizietan oinarritzen gara. Bi izatearen gauza onak eta txarrak bultzatuz. Soinu zuzena eta abesti/letra zuzenak. Ahotsetan bion ahotsak nahastu eta melodiekin jolasten dugu. 90. hamarkado rock ukituak ere sumatu daitezke gure estiloan.
3. Nolakoa izan da zuen lehen lanaren grabaketa prozesua?
MOTU estudioan Iruñean grabatu dugu. Ideia nagusia 2 izate hori batetik soinuan nabaritzea (baxu linea, gitarra oktabatua eta sinplea) eta bestetik indarra erakutsi nahi izan dugu.
4. Zein abestik ordezkatzen du ondoen zuen proiektua?
Gure lehen singleak: Gal(d)era
5. Zein artista edo talderekin sentitzen zarete identifikatuta?
Cala Vento, erreferentetzat ditugu, bai musikalki eta kontzeptualki.
6. Eta norekin gustatuko litzaizueke oholtza partekatzea?
Viva Belgrado
7. Zuzenean jotzeko taldea zarete, edo estudioan eta produkzioan oinarritutako proiektua da?
Zuzeneneko taldea. Hala ere entsaio lokalean entzundakoari garrantzi handia emate diogu, sonoritatean sakontze aldera.
8. Gogoratzen duzue zuen lehen kontzertua? Nolakoa izan zen?
Bai. Oraindela hiru hilabete, Etxaurin. Bide hasierak bezala maldatsua. Gozatu genuen, baina hobetzeko asko daukagu oraindik.
9. Zuen ustez, zein izan da talde gisa orain arte bizi izan duzuen unerik aipagarriena?
Agian Villasound lehiaketan Bilborock-en jotzea. Eszenatokiak eta lehiaketak berak presioa suposatu zigun, baina asko ikasi genuen eta horrelako eszenatokietan jotzeko grina ere handitu genuen.
10. Eta divertigarrena?
Ba Hiriberriko herriko ostatuan jo genuenean herriko jaietan. Bapateko kontzertua izan zen (aurreko egunean esan ziguten jotzeko) eta esan daiteke ezta gu ezta herria ez zegoela prest gure proposamena entzuteko.
11. Zein dira zuen etorkizuneko helburu eta plan nagusiak?
Kaleratu berri dugun gure produktua harro plazaratu eta kontzertu ezberdinetan defenditzea eta posible bada euskal rock eszenan tokitxo bat egitea.
Lo siento, debes estar conectado para publicar un comentario.