Zu lo han
Discos / Nize

Zu lo han

7 / 10
Mikel Izarra — 24-11-2022
Empresa — Ático Stereo
Género — Rock

Intza, Andrea eta Niko inspiraturik jarraitzen dute. Estiloen klixeetatik geroz eta azkarrago aldentzen, estilo propioa finkatzeko lana aurkeztu du hirukoteak. Azaletik dauka identitate markatua lanak. Niko berak egin du, Intzaren margoetatik abiatuta, eta arte garaikideko estetika bisualaren korronte berrienekin bat egiten du. Diskoak lau abesti ditu, hiru euskaraz eta azkena inglesez. Esperimentatzeko grina beti egon da Nizeren jarreran era natural eta oinarrizkoenean txertatuta, eta lanean ere argi utzi dute. Estiloetako ezaugarriak baliatuz, baina sailkaezin, arreta eskatzen duen disko horietakoa da. Rock, postpunk, noise… azkarrak gara etiketak ezartzen, baina hirukoteak publiko eta kritikaren lerrokatze konplexuak hartu eta zakarretara bota dituzte. Hauetik abiapuntutzat hartu eta kontrako ertzera joan dira.

2020ko “Ezin” debut esperantzagarria eta gero, aurtengo martxoan hasi zen taldea EP honetako abestiak ateratzen. Bilboko El Tigre estudio profesional, dotore eta detailetsuan grabatuta, bideo oso zainduarekin estreinatu zuten lehen “Metal” singlea. Maria Muriedasek eta Ximon Aguirrek zuzendua, Mikel Ruiz Pejenautek jantzita eta Elbis Rever kultuzko duoaren kolaborazioarekin. Aurkezpen ezin biribil eta ondo atondua. Gainera, Lukiekeko bateriak eratutako Atico Stereo zigiluan argitaratu dute, CD formatuan eta noski, plataforma guztietan.

Duela bi urtetako debuta baino argiagoa, lasaiagoa eta melodikoagoa. Gitarra zaratatsuak apur bat alboratuz, baina erritmo eta egitura bitxiak mantenduz, ahots melodia eta gitarra itsaskorrek erakargarritasuna irabazten dute alde bisualean hurbileko artistek jantzitako EPak. “Metal” singleak gitarra riff itsaskorra du, eta gako modura hartzen zaitu lehen segundotik. Grabean bikoiztutako ahots eta bateriaren erritmo paregabeak behin betiko harrapatzen zaitu. “The Miu” poema bisual enigmatikoak egoera oniriko bat planteatzen du zaldi zuri eta bestelako sinboloen inguruan, beharko lukeen erritmo lausoaz atmosfera sortuz, bigarren estrofa erritmikoz igota eta letra ezagun batera heltzeko (hurbil zaude baina urrun sentitzen zaitut nik), gorakako zubi astunean eta katartikoan. Hemen heltzen da diskoaren tontorra, momentu magikoenak, lanari izena ematen dion “Zuloan” abesti luze baina melodiko eta itsaskorrean. Amets hutsak baino ez badira ere, bere pisua dute eta arrastoa uzten dute. Itxierak estatu batuetako “No wave” usaina du, agian “IZE”n erabiltzen duten hizkuntzagatik. Baina badu kantauriko kostaldeko surferoren bat ere, aldika. Erraza da hirukotea bizkaiko naturatik inspirazio bila imajinatzea (baita promo argazkitan), garai hauetako produktibitate erritmoek ahalbidetzen badute, bederan.

Garai hauetan ez baita erraza edozein lan artistiko aurrera eramateak, eta horrelako talde batek burua altxa eta zerbait esaten duenean, txiki edo motza bada ere, eskertu beharko genuke. Hala “Zu lo han” ekin. Aho-korapilodun izenburuzko lana tamalez, motza da. Baina “hemen jarraitzen dugu” bezalako bat hartuko dugu, gehiago datorrelakoan.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.