Adikzioak, minak eta desirak
Discos / Hara!

Adikzioak, minak eta desirak

6 / 10
Xabier Doncel — 31-05-2017
Empresa — Baga Biga
Género — Rock

Dirudienez, zazpi kantu hauek bueltaka zebiltzan aspaldidanik Jon Kirru Iparragirreren buruan. Keikerekin amaitu, Xarma ere bai, eta bakarka hasi zen lanean: etxean eta ordenagailuaren aurrean. Julen de Diego eta Epi Ruiz Etxano alboan hartu eta Hara! jarri zuten martxan.

Zazpi kantu baino ez, hasiera apala, eta hiruko formatuan. Hori bai, grabazioan Juan Sangreren (Governors), Keuren eta Garoa Arizmendiren laguntza jaso dute. Grabazioa Mutrikuko AME estudioetan egin dute, Axular Arizmendiren eskutik.

Indarra dakar lehen disko honek: gitarra oinarri, baina bateriak eta baxuak erro sendoak eskaintzen dizkie kantuei. Rocka du oinarrian, baina hainbat estilo etortzen zaizkigu burura. Melodia ahotsetan eta zorroztasuna gitarretan. Rock iluna, baina esperantzarako tarteekin.

Berri Txarrak, Kuraia, Skunk Anansie... disko aurrera doan heinean, gainera, izen gehiago eta gehiago datozkigu burura. Zuzenean, power-trio formatuan, irabazten duen banda horietako bat da ziur. Horretan hasi dira. Ez galdu aukera.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.