Laupabortz aire ttipi
Discos / Haira

Laupabortz aire ttipi

7 / 10
Antton Iturbe — 22-10-2023
Empresa — Usopop
Género — pop electrónico

Disko honetan pilatzen den aberastasuna, Peio Erramouspe AKA Haira-k Moï Moï kolektiboaren partaide edota hainbat proiektuen ekoizpenean pilatutako esperientziaren ondorio da zalantzarik gabe. Izugarrizkoa baita, hain iraupen motzean, Peioren doinuek erakusten duen helmen zabala eta anbizioa. Korg Poly 6 Sintetizadoreen azti bihurtuta dageneko, ederki zukutzen ditu erremintak ematen dion baliabide guztiak. Erraztasun txundigarriz eta naturaltasun osoz Jazz egitura konplexuetatik, techno-pop koloretsura edota kraut espazialeko trip-etara salto egiten du doinu batetik bestera eta batzuetan doinu berean. Hitzetan, Elizanbururen olerki klasikoak edota doinu tradizionalak bat egiteko gai da gainera. LP bikoitz baten doinu eta ideia adina entzun dituzula esango zenuke amaitzean. Baina ez, 5 kantu dira guztira. Ez gutxiago, ez gehiago, dotorezia osoz eta bere neurri egokienean. Hairak ez du gehiago behar liluratzeko baina noski gu gehiagoren egarriz geratu gera.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.