Nire bizitzaren diskoak: Zaloa Urain (Kokein)
Especiales / Kokein

Nire bizitzaren diskoak: Zaloa Urain (Kokein)

Zarata — 28-09-2023
Fotografía — Imanol BM

Zaloa Urain, Kokein talde eibartarraren abeslariak, bere bizitzan garrantzitsuak izan diren diska sortak eskeintzen dizkigu.

Larunbatean, bere taldearekin batera, WOP Festibalaren edizio berrian arituko da Euskalduna jauregian.

1.- Bruce Springsteen ”The River” (1980)
1980-an argitaratu zen arren, nik ez nuen beranduagorarte ezagutu (garai hartan 4 urte bakarrik bait nituen). Nerabezarora iritsi berri aurkitu nuen “The River” diska.Izan ere nere lehen binilo LP-a izan zen. Soinuak,hitzek..liluratu egin ninduten. “Fade away”,”Drive all night”.....

 

2.- Pearl Jam ”Ten” (1991)
Mother Love Bone taldea desegin eta Pearl jam taldearen lehen estudio diska da hauxe. Jeff Ament,Stone Gossard, Eddie Vedder Mike McReady gitarjole eta Dave Krusen bateriajole berriekin. Vedderren ahotsak eta abesteko,istorioak kontatzeko moduak ez du parekorik niretzat.

 

3.- The Afghan Whigs ”Gentlemen” (1993)
Greg Dulli nire abeslari gogokoetarikoena da. Bere presentzia,ahotsa apurtzeko modua,indarra,elegantzia eta abestien hitzak(asko eta asko desiraren ingurukoak) urteetan zehar nirekin etorri dira eta diska hau altxor bat da. Taldearen laugarren diska da. Bidean Mark Lanegan haundiarekin lan izugarriak ere egin ditu. (The Twilight Singers,Gutter Twins..).

 

4.- PJ Harvey ”To Bring You My Love” (1995)
Arte hutsa iruditzen zait diska hau. NIk neuk abesteko erabili ditut diska honetako zenbait abesti bertsioak egin nahian.

 

5.- Smashing Pumpkins ”Gish” (1991)
Taldearen lehen diska. Izenburua Lillian Gish aktoresa haundiari omenaldia da.Beharbada ez da ezagunena baina niretat onenetarikoa.

 

6.- Deus ”Worst case scenario” (1994)
Belgiarren lehen diska da hau. Bibolinaren erabilera abestietan eta Stephan eta Tom -en timbre eta indarra bereziak dira. Bidean aldaketa ugari izan dituzte eta uneren batean Greg Dullirekin ere elkarlana izan dute “Dark Sets In” eta “Twice”.

 

7.- Jeff Buckley ”Grace” (1994)
Bere estudioko lan bakarra. Beste mundu batetik datorrela dirudi bere ahotsak eta hara eramatea lortzen du entzulea erabat liluratuz,beste mundu batera.

 

8.- Come ”Gently down the stream” (1998)
Bilboko soto batean aurkitu nituen Thalia Zedek eta bere taldekideak. Presentzia indartsu eta erabat apurtzaile baten jabeak,barruraino sartzen diren abestien egileak dira.Jam aretoan ikusi nituen azkenengo aldiz talde bezala. Thalia eta Chris-ek sortutako tentsio zoragarria ezin dut oraindik burutik kendu “Saints around my neck” abestiaren hasieran batez ere.

 

9.- Nina Simone ”I Put a spell on you”(1965)
Hitzik ez dut Nina Simone haundiak nigan duen eragina azaltzeko.

 

10.- Hole ”Live Through This” (1994)
Oso baloratuak ez diren izan arren nik benetan gustoko nituen eta oraindik entzuten ditut. Emakumeen presentzia indartsua nolabait irudikatzen zuten niretzat eta aukera eman zidaten hortik bidean beste horrenbeste ezagutzeko.

 

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.