Izaki Bizidun Berriak
Discos / Mikel Uraken

Izaki Bizidun Berriak

7 / 10
Antton Iturbe — 30-04-2018
Empresa — Mise-En-Scène Records
Género — Rock

Izenburuak hala dio, Mikel Uraken berri bat dugu hemen . Atzoko bakarlaria, hiru partaideko taldea da gaur. Eta horrek, itxura ez ezik, aldaketa sakonak eragin ditu musikan. Sormen kolektiboa da ardatza hemen. Batetik, abestien hitzak Gorka Erostarbe, Aiert Goenaga eta Gotzon Barandiaran-ek espresuki diskorako idatzi dituzten testuak dira. Eta bestetik testu horietatik abiatuta (eta ez alderantziz orain arte bezala) konposatu ditu doinuak Mikelek ,gero David eta Gorkaren ekarpenei esker borobiltzeko Eta emaitza ikusgarria da benetan. Lehen diskoaren ildoa erabat utzi gabe, eta bere onerako, konplexutasun eta intentsitate elektriko dotorea irabazi du musikak. Abstrakziorako eta halako gitarra trantzerako tartea uzten duten abesti ederrez josita dator diskoa. Baina onena, Mikelek erakusten duen egarri artistikoa eta erronkarako grina da. “Neguaren Ostean”-en hatsean “Izaki Bizidun Berriak”-en moduko disko handi baten usaina suma zitekeen bezalaxe, azken honen pasarteen ehunduren artean etortzeke dauden eta oraindik eta ederragoak izango diren disko erraldoien zantzua igartzen dela esango nuke.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.