"Kateak"
Discos / Jon Gurrutxaga

"Kateak"

6 / 10
Urko Ansa — 07-11-2018
Empresa — Gaztelupeko Hotsak
Género — Rock

Nolabaiteko haustura dakar lan berri honek, izena ematen dion Gospel-moduko kantuak eragiten digun ezustekotik hasita. Ahots kapa mordoa eta benetako kateen soinuak lagundurik, tonu benetan altuak harrapatzen ditu Gurrutxagak inongo zailtasunik gabe. "Desitxuratuz" kantan, Urbil Artolak jo duen dobroak dirdira eta gorputza eman dio. Are gehiago, zuzenekoetan kantei emango dieten soinua islatzen du, Jon eta Urbilek biko formatuan egingo baitituzte, eta dobroa haiek guztietan presente egongo baita. Bi kanta hauek osatzen dute Gaztelupeko Hotsaken "Lokatzetan Play" sailean kaleratu den singlea.

Gehiago nahi dutenentzat, lau kantako E.P. bat argitaratu dute CD formatuan, singlearekin datorren pack erakargarrian. "Unearen oraina"-n gitarra akustikoa jaun eta jabe da, perkusioa eta Iñigo Gorritxategiren baxua sartzen diren arte. Orduan, intentsitatea gorenera iristen da, eta Jonek oihukatzen dituen onomatopeiekin seguru aski E.P. honen gailurrera iritsi da. Blues bat ere badakar lanak CDak. "Wrinkled shirts and jackets" blues biluzia da, akustikoa eta harmonikaz egina, eta ingelesez kantatua. Gogora ekarri dezagun Sugramasekin ingelesez grabatu zuen arren, bere aurreko lanean ("Hitz lauz", 2014), ez zegoen haren arrastorik. Horrela pasatzen dira lau kantuak, bat-batean. Zuzeneko errepertorioan lau hauez gain zein kantu aukeratuko ote dituen esperoan gelditzen gara.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.