Kimera
Discos / Revolta Permanent

Kimera

7 / 10
Tom Hagen — 06-06-2016
Empresa — Gaua Records
Género — Electrónica

Hip-hop talde bati elektronika eta gitarra gogor bat sartzen badizkiogu, emaitza indartsua izan behar da derrigor, eta hori bera da Revolta Permanent taldekoek erakusten dutena euren bigarren lanean. Iker Villa eta Iker Aginaga ahotsetan, Aitor Abio teklatuetan eta Mikel Becerra kitarra lanetan dira Revolta Permanent eta Mungiako Gaua estudioetan grabatu dute beste aurrerapausu bat suposatzen duen disko hau. Intro berezi batekin hasten dira oraingoan ere, Al Pacino deabrua bitartean dela, eta “Desagertu” zein “Sustraiak” bezalako abestiekin argi uzten dute euren lan fina, potentzia eta freskotasuna. Euskal musikan dena berdintsua dela diotenentzako aproposa.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.