Zabortegitik salbatuak
Discos / Nigara Zuek

Zabortegitik salbatuak

7 / 10
Antton Iturbe — 23-05-2020
Empresa — Mukuru

Muskulo taldean aritzeaz gain, Teatroa, poesia, zirkoa eta dantza ikuskizunetarako musika sortu du Ander Fernandez, eta ikuspegi anitz eta zabal horren islada eta ohartzuna aurki daiteke lan eder honen zirrikituetan. Mukuru kolektiboaren webguneak dioenez, zabortegitik jasotako piano elektroniko zaharra izan du aitzaki eta abiapuntu Ander Fernandezek bere bakarkako bigarren disko hontarako abestiak sortzeko garaian. Hura irakurtzean Ander alkimista baten moduan irurdikatu dut.

Pianoak urteetan jo izan diren doinu guzien eta jaso izan dituen kolpe eta laztan guzien aztarnak gogora ekarri eta hainbat instrumentu ezberdinen laguntzaz biziberritu eta familiartasun bitxi batez jantzitako doinu malenkoniatsu, hauskor eta hipnotiko hau eratzeko gai. Ezin beste modu batetara azaldu disko honen lilura.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.