Don Inorrez bueltan da "Barre ala Negar" aurrerapen kantuarekin
Noticias / Don Inorrez

Don Inorrez bueltan da "Barre ala Negar" aurrerapen kantuarekin

Igone Franco — 15-02-2021

Hiru urteren ostean bigarren lan luze batekin dator Imanol Ubeda tolosarra, otsailaren 25ean ezagutuko dugu  Don Inorrez bere bakarkako proiektuaren "Esku Hutsik" (Lizarbakar,2021) albuma. Bien bitartean, "Barre ala Negar" abestia kaleratu du taldeak aurrerapen gisa.

Deabruak Teilatuetan eta 2016an opor luze batzuk hartu zituzten Bide Ertzean bezalako talde mitikoak gidatu ondoren, Imanol Ubedak Don Inorrez taldeari heldu zion "Mugiro Bila"(Lizabakar,2018) diskarekin duela hiru urte. "Dardara hura" (2019) singlean soinu amerikarrekin probatu ondoren, "Barre ala Negar" aurrerapen  kantuak lehenengo diskoan irekitako power-pop ildora jotzen du berriz. "Arruntegia top-zerrendan sartzeko, zaharregia gaztetxeetan jotzeko" adierazpen umilak irekitzen du kantua eta diska; bere baitan musikarien beste horrenbeste kezka azaleratzen dira, autorearen hitzetan gogoetak gehiago du ironiatik desesperaziotik baino.

Diskaren sorkuntzarako aurreko formula bera jarraitu du Ubedak, hain zuzen ere, Paco Loco eskarmentu handiko ekoizlearen estudioan, El Puerto de Santa Marian (Cadiz, Espainia) grabatu dituzte hamar kantuak eta musika- taldearen eraketa bera mantendu du; Karlos Aranzegi (bateria eta perkusioa), Jacob Reguilon (baxua eta teklatuak) eta Pony Bravo sevillarrek "Mi DNI" kantuan aipatzen duten —eta guk jada ere aipatu dugun— Paco Locoren konpainian (gitarra, teklatuak eta hotsak), azken honek ekoizpen artistikoaren ardura ere hartu du. Kantu guztien hitzak Imanol Ubedarenak dira, Pello Lizarralde eta Garbiñe Ubedaren ale bana izan ezik.

Jarraian, bidegurutze batean erdian kokatzen gaituen "Barre ala Negar" abestiarekin uzten zaituztegu:

 

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.