Mugiro bila
Discos / Don Inorrez

Mugiro bila

7 / 10
Xabi Doncel — 10-04-2018
Empresa — Lizarbakar
Género — Rock

Nola jarraitu Bide Ertzeanen ondarearekin, baina, aldi berean, zerbait berria eskaini?

“Betikotik aldendu” nahi zuen Ima Ubedak Don Inorrez proiektu berriarekin eta horretarako Cadizera jo zuen, Paco Locorenera. “Betikoa” Bide Ertzean da, noski, azken 20 urteotan anaiarekin batera zuzendu duen proiektua. Pop koordenadak mantenduz, diskurtsoa moldatu eta entzulea “betikoaz” ahaztea lortu du, edo behintzat artistak aurrera egiteko duen beharra konprenitzea. “E Jauna” izeneko kantura heldu baino lehen, EELS geneukan buruan bueltaka. Eta argitasuna dario disko honi, baina askoz gehiago ere bada. Deabruak Teilatuetanetik datorren etengabeko eboluzioaren jarraipen logikoa.

Guztia ironia dosi nabariekin. Eskerrak horrelakoak gelditzen zaizkigun, heldutasunetik freskotasuna ekartzea posible dutenak. Gainera, entzunaldiekin irabazten duen lan horietakoa da. Gero eta influentzia gehiago, ñabardura eta kolore gehiago ageri dira Don Inorrezen lehen diskoan.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.