"Askotan saiatzen gara kritika sozialdun hitzak egiten, nahiz eta noizbehinka ironiaz eta metaforaz jantzi"
Entrevistas / Tutan Come On

"Askotan saiatzen gara kritika sozialdun hitzak egiten, nahiz eta noizbehinka ironiaz eta metaforaz jantzi"

Arkaitz Villar — 03-12-2015
Fotografía — Archivo

Disko intentsua osatu du Gasteizko Tutan Come On bikoteak. "Emaidazu Mainstream" lan berrian ahotsaren melodiak pisua hartu dute eta abesti indartsu eta zuzenak osatu dituzte. Aurretik Europan zehar aurkeztu zuten lana eta orain ere asmo bera dute. Condek (gitarra eta ahotsa) erantzun ditu gure galderak.

Disko berria aurrekoa baino dentsuagoa dela esan dezakegu, nahiz eta pasarte batzuetan ahotsaren melodiak leku gehiago duen: 'Beti heltzen da drama' adibidez.

Bai, egia esan atsegin dugu kontraste hori, musika pisutsu ta boteretsua eta ahots melodia itsaskorrak. Beti ere helburua "abestiak" egitea dela pentsatzen dugu, abesteko modukoak eta lepoa mugitu arazten dutenak.

"Hedapena" abestian Black Sabbath bezalakoen arima ilunarekin jarraitzen duzuela nabari daiteke.

Black Sabbath-en arima iluna errez topatuko duzu gure abestietan! Eragin sakona da guretzat. "Hedapena" abestia sortu genuenean, erritmo motel batetik abiatuta egin genuen eta doom kutsua laster somatu zitzaion. Horretan, Sabbath dira erregeak!

"Infernuko hegoaldean" berriz kritika soziala zorrotza erakusten duzue.

Askotan saiatzen gara kritika sozialdun hitzak egiten, nahiz eta noizbehinka ironiaz eta metaforaz jantzi. Kasu honetan letra zuzenago bat egitea erabaki nuen inongo apainketarik gabe; gaiaren gordintasunak merezi zuela uste dut.
Ondo baino hobeto bizi gara lurralde "garatuetan" beste herrialdeen miseriari esker. Argi eduki behar dugu gure erantzunkizun kuota desoreka horretan.

Musikaren egoera ere jorratzen duzue "Emaidazu mainstream" kantuan.

Musika egoera baino, musika entzuterakoan nolabaiteko askatasuna eduki behar dela aldarrikatzen du abesti honek; tendentzietatik at, inongo presiorik gabe. Denak ez du izan behar moda underground-a jarraitzea uneoro, mainstream-aren barruan kantu itzelak daude. Zergatik ez disfrutatu haietaz?

Ibilbide luzea duzue taldekide gehiagoko musika taldeetan. Bikote moduan dinamika perfektua aurkitu duzuela dirudi. Errezagoa al da erabakiak hartzea, bidaiatzea edo kantuak sortzea?

Batzutan ez da horren erreza! Bi izanda erabakiak hartzerakoan ez dago desadostasun bat apurtu dezakeen hirugarren iritzi bat! Baina orokorrean, ondo moldatzen gara, eta egia da koordinazioa errezten dela; ensaiatzeko edo eta jo behar diren kontzertuak adosteko bi kideen ordutegiak adostu behar baino ez dugulako.

Aurretik Estatuan, Frantzian eta Italian izan zarete kontzertuak eskaintzen. Orain ere bidaiatzeko asmoa duzue?

Hori da motibazio handietako bat: gure musika ahalik eta leku gehienetan zabaltzea. Aipatzen dituzun aurreko esperientzia horiek ahaztezinak dira guretzat eta disko berriarekin ildo horretatik jarraitzeko asmoa dugu; dagoeneko adosten gari gara data batzuk Italian, Suitzan, Inglaterran eta Estatu Espainarrean.

Paul Urkijo Gasteiztarrak zuzendu du "Ezin zaitut begiratu" abestiaren bideoa. Beldurrezko eta Fantasiazko film laburrak egiten ibilbide sendoa du Paulek. Zuen musikarekin bat datorren zinegilea dela esan dezakegu.

Aspaldidanik nahi genuen Paul Urkijorekin lan egin. Etorkizun oparoko zinemagile gaztea da eta gainera Gasteiztarra. Pertsonalki ere harreman ezinhobea izan dugu beti eta Paul ere oso musika zalea da. Beraz, argi genuen erabakia bideoa egiteko zuzendaria aukeratu behar izan genuenean. Nire ustez, erabakia guztiz zuzena izan da.

Hauek dira bikotearen hurrengo kontzertuen datak /Fechas de los próximos conciertos del dúo:
Abenduak/Diciembre 04 - IRUN (Tarra)
Abenduak/Diciembre 06 - DURANGO (Ahotsenea)
Abenduak/Diciembre 12 - MUTRIKU (Abendurock - Gaztetxea)
Abenduak/Diciembre 18 - OÑATI (Gaztetxea)
Abenduak/Diciembre 20 - GASTEIZ (Ahotsgora)
Urtarrilak/Enero 08 - IRUÑEA (Infernu)

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.