MondoSonoro Discos

AEBko 60/70 hamarkadetako folk-rock-country-blues tradizio zabal eta oparoan errotzen da Pelax-en musika, eta haren hainbat adar ezberdinetara trebezia handiz igotzeko gai da gainera. Disko berri hau, beraz, ahalmen horren katalogo ikusgarri baten moduan aurkeztu daiteke, baina soilik hala balitz, argia ikus aurretik hilik dagoen jaioberria litzateke. Eta ez, bizia barra-barra darion abesti bilduma zirraragarria –eta une askoetan hunkigarria- da hau. Folk-rock kanonera estuago egokitzen zaizkion kantuak estimagarriak badira ere, bereziki, Crazy Horse moduko eztanda elektriko kontrolagabeetan murgiltzen denean edota diskoaren bukaeraldera, ausardiaz eta fintasun handiz sartzen dituen haizezko instrumentuen konponketa bitxietan eta koru ederretan harrapatzen nau ni, eta orohar, disko hau beste omenaldi antzu bat baino askoz gehiago dela pentsarazi ere. Ziurrenik biziki maite duen Neil Young-en modura, Pelax musikari iaioa da bai, baina batik bat, abesti konposatzaile zintzo, berezi eta bikaina.

MÁS SOBRE PELAX
Comentarios

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Uso de cookies

Utilizamos cookies para mejorar nuestro sitio web y su experiencia al usarlo. Las cookies utilizadas para el funcionamiento esencial de este sitio ya se han establecido. Para obtener más información sobre las cookies que utilizamos y cómo eliminarlas, ver nuestra Política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies