Pelax
Discos / Pelax

Pelax

8 / 10
Asier Goikoetxea — 11-07-2019
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

Pelax taldeak, ukondokada bortitzak jaurtikitzen dizkio streamin aroko musika kontsumitzeko erari. Eta nola sartu dituzte kolpe sorta hauek? Komertzialitateari uko egiten dioten "A" eta "B" izenduriko 18 minutuko Prog-Rock kantu bi argitaratuz. Sasoi digitalean, analogikoki eta zuzenean grabatu dute lan hau Beran, Borrokan talde herraldoian dabilen Iñigo Irazokirekin, hura izan dute teknikari eta ekoizle lanetan. Iñigoren ikutua nabari da kitarren soinuan eta taldeak irudimen haundia erakutsi du kantuak jorratzean eta nabari da mugak apurtzen saiatzen hari direla riff eta erritmo aldaketa bakoitzean. "A" kantua oso math rockero eta girotsu zabaltzen du diska, sekzio moztu eta distopiko batean eraldatuz. Kantu honen bigarren zatia beste riff matematiko batean oinarrituta dago eta amaiera rockero eta zuzen batean aurkitzen du bukaera eta "B" kantuarekin empalmatzeko, Willis Drummond gogorarazten duen riff batekin. "B" kantuaren bigarren zatia oso progresiboa da eta post hardkorearen ikutua nabari zaio zati batzuek lortzen duten obsesio errukigabeaz. Riff bikain batek ematen dio bukaera esperantza dakarren diska bati. Hitzetan olerki zalakor distopikoak antzematen dira. Lau musikarien kimika antzematen da minutu guztietan eta oso maila altua erakusten dute grabazio hontan. Zuzenean esperientzia murgilkorra izan behar dela ematen du. Zorionak.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.