Cowboy’s Orchestra Saioak
Discos / Pelax

Cowboy’s Orchestra Saioak

6 / 10
Tom Hagen — 17-11-2015
Empresa — Autoeditado
Género — Rock

Unai Pelayo donostiarraren proiektua da Pelax. Bere lehen lan luze honetan Cowboy´s Orchestra delakoaren laguntza izan du, “Pillotegiko Saioak” EP-an lokalean grabatutako abestiei beste itxura bat emanez. Musikari askok hartu dute parte, kolaboratzaileak aldatuz abestitik abestira. Besteak beste Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Iker Vazquez, Iñaki Lujanbio, Xabier Muñoz, Eneko Sierra eta beste asko gehiago. Saran grabatu zuen Iñigo Irazokirekin eta masterizazioaren ardura Azkarateko Mamia estudioko Jonan Ordorikak izan du.

Western kutsua duten rock, folk eta blues doinuak aurki ditzakegu soinu banda on bat osatzen duten hamar kantuetan. Hauen artean “Balio dute”, “Lotailu” zein “Gauza guztien gainetik” nabarmendu ditzakegu lan interesgarri honetan. Badirudi nolabaiteko modan jarri direla horrelako doinuak jorratzen dituzten bakarlari zein taldeak, baina bagenuen beharra euskal musikan.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.