El regreso del niño indio
Discos / Maraca Diablo

El regreso del niño indio

7 / 10
Antton Iturbe — 30-08-2019
Empresa — Screaminguy Records
Género — Rock

Egunero, modernoen eta apurtzaileenen izan nahi duten disko berri zaparrada jasotzen dugu eta gehientsuenak, asko jota, bizpahiru hilabeteko iraungitze data izaten dute. Bestalde, estilo eta usadio jakin bati errespetu handienaren atzean ideia falta larria ezkutzaten duten beste pilo bat ere, eta hauek ere, lehen uneko nostalgia izpia piztu eta gero segituan ahaztuta geratzen dira. Ez bata eta ez bestea diren disko ausart eta pertsonalak eskasak dira zoritxarrez, eta horregatik zaigu hain preziatua Maraca Diabloren lan berria.

Lehen notatik azkenekora sumatu eta gozatzen den zintzotasun, askatasun eta maitasunez eraiki du Ina Munletek bigarrengo bakarkako disko hau, 2012an plazaratutako “Hail Zigurat!” hartan irekitako espresio bide pertsonal harri jarraipen oraindik eta poliedrikoagoa emanez. 12 doinuz osatutako bilduma honetan barneratu eta piskanaka Nick Draken hunkigarritasuna, Cancer Moon-en misterioa edo Spacemen 3-ren trantzearen oihartzunen artean, jakituriaz eta fintasunez marraztutako autorretratua eta, aldiberean haiei eta beste milakari egindako omenaldi bat aurkituko dugu. Disko txiki handia.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.