Beltxarga Beltza
Discos / Ibil Bedi

Beltxarga Beltza

7 / 10
Antton Iturbe — 16-03-2021
Empresa — Egilea editore
Género — Pop

Go-Betweens edo Feelies moduko klasiko handiak etorri zaizkit gogora disko honen doinu ederren artean. Ez dut honekin esan nahi Ibil Bedi maila horretako taldeekin parekatzen ditudanik, edo oraingoz, ez behintzat, inork ez baitaki noraino irits daitezkeen. Baina bestalde, itxura leun, aski ezagun eta atseginaren atzean helmen sakoneko oihartzunak eta oso noizean behin azaltzen den izpi magiko bitxi baten begi-keinuak sumatu ditut eta une batzuetaz nire atentzioa guztiz erakarri du. Artisautza fin, zorrotz eta sakonki hunkigarrizko pasarteak eraikitzeko gaitasuna erakusten dute akordeen artean. Ez da beti hala noski, folk kutsuko pop-rock ohiko bideetara ere joaten dira batzuetan, formula magikoa batzutean aldegingo balie bezala. Hala eta guztiz ere, eta maila gorabehera horiek badituen arren, aspaldian ez dut gure artean halako dotorezia eta sentsibilitatez jositako pop abesti bildumarik dastatu. Orohar eta obra osotasunean hartuz, “Egurrezko eskuotan” abestian Anariren ekarpen zoragarri batez borobilduta, boskote nafarraren bigarren lanak gozamenerako aukera franko eskaintzen du. Promes handiko disko eta taldea.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.