Benizze
Discos / Benizze

Benizze

7 / 10
Iñigo Basaguren-Duarte — 01-12-2022
Empresa — Autoekoizpena
Género — Electrónica

Eskua luzatu digu Beñat Goitiak bere bakarkako lehenengo proiektua ezagutu dezagun. Bere ondoan egin behar dugun bidaiak eremu soniko eder eta aberatsak zeharkatzera eramango gaitu. Berak ere bide bera egin du eta han aurkitutako erakutsi nahi digu. Montauk taldea desegin du Pop eta Rock-a baztertzeko, baina intimitaterako joera ez du galdu. Benizze proiektu berri honetan Deep Dance eta Chill soinuekin esperimentatu du, bestelako estiloei muzin egin gabe, beti The Blaze frantziarrak iparrorratzean dituela.

Benizzeren lurraldean modernitatea eta tradizioa batera bizi dira. Hemen soinu berriak eta euskal folklorearen elementuak aurkituko ditugu. Dantza egin nahi duen belaunaldi batentzako abestiak dira, hala dio berak. Gure herria eta gu geu birpentsatzeko, imaginatzeko eta sortzeko doinuak. Badakigu nondik gatozen eta zer garen. Nora joan nahi dugun erabakitzeko ordua da.

7 abestiko disko hau aspaldi grabatu zuen eta tantaka eskeintzea izan da bere asmoa, hilean behin abesti bat argitaratuz, bakoitza bere bideokliparekin. “Bazatoz?” Abestiak ireki du diska, aurkeztu zigun lehenengoa. Honetan klabe guztiak aurkituko ditugu, bere unibertsoaren nortasun adierazpen nabarienak. Diskoan aurrera egin beharko dugu ñabardurak, kontraesanak eta leku ezkutuak deskubritzeko. Bigarren abestian, “Muxu bero bat”ekin, lurralde bukolikoak dantzalekuaren forma hartzen du. Gariren ahotsak ikutu berezia ematen dio. Estetikan ez ezik, kolaborazioetan gorpuzten da tradizioaren eta modernitatearen aldeko haututa. “Sua” abestian J Martina-koak izan ditu bidaide mezu esplizitoena jaurtitzeko. “Mamuak eta izozkiak” abestian, nostalgikoena agian, Ruper Ordorika.

Bazatoz Benizzeren lurraldea ezagutzera? Gu jada hemen gaude, dantzatzen. Aurrera begira, noski, asmo berrien garaia baitugu honakoa. Dantzan jarraituko dugu izan ginena idealizatu gabe, garena maitatuz.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.