Haztearen izerdia
Discos / Belarmiñak

Haztearen izerdia

7 / 10
Urko Ansa — 29-11-2016
Empresa — Bonberenea Ekintzak
Género — Pop-Rock

Leihoa ireki eta arnasa hartzerakoan, begiak itxi eta abesti politen doinuekin zoriontsua sentitzea bezalakorik ez dago. Horrelakoa baita, ederra eta freskoa, Tolosarren E.P. berria. Joxiren ahotsa atsegin dut: leuna, goxoa eta atsegina; beti bere lekuan, abestiaren zerbitzura. Betiere soinuaren osotasunean pentsatzen, instrumentazioa sinplea baina aberasgarria da, eta sonoritate anglosaxoia nabari dudan arren, nortasun handiko taldea dugu. Aurreko lanean argitaratu ziren “Arteriak luzatu nahi dizkigute” eta “Hain da estua” beste dimentsio batetara eraman dituzte, izan ere oraingoan lehen lan barnerakoi hori koloretsua eta pop-rockeroa bihurtu baitute. Baina bi abesti berrietan, agian ja parametro berrietarako pentsatuta eginak daudenak, egin dute lehen lerrora jauzia: “Jai daukazu” benetan ederra eta borobila da. Joxi azkenik askatu egiten da eta melodia bere osotasunean gozarazten digu. Eta “Izena eta izana”, zati batzuetan gitarra distortsionatu eta guzti, koru elegante eta erritmo biziz jantzia, kalitate onenaren pareko pop-rocka dugu. Benetan zoragarria.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.