"Hasieratik argi genuen giro argi-ilunak eta sakonak landu nahi genituela"
Entrevistas / Orbel

"Hasieratik argi genuen giro argi-ilunak eta sakonak landu nahi genituela"

Antton Iturbe — 26-09-2019
Fotografía — Justine Mothe

2018an "Beyond There" EP-aren post-rock giro ilunen artan ezagutzera eman ondoren, Baionako laukoteak bere musikaren mugak ederki zabaltzen ditu aurkeztu berri duen "Hegan" LP-an.

Zuetaz oso gutxi dakit eta internet oso informazio eskasa aurkitu dut (suposatzen dut neurri bateraino, misterio hori mantentzearren, apropos egiten duzuela). Beraz, hortik abiatuko nahi nuke galdera, taldeko historiaz, partaideez eta funtzionatzeko moduaz nondik norako txiki batzu ematerik baduzue?
Baionako lau lagunek sortu genuen Orbel, 2017an. 2018an “Beyond There” EPa eta orain “Hegan” LPa argitaratu ditugu, 4 bideoklipa kaleratu ditugu eta 30 bat kontzertu eman ditugu Euskal Herrian eta nazioartean (tartean Europako bi bira).
Musikari buruz nahitara hertsapen batetik hasi ginen: bateriarik ez. Honek noski asko eragiten du gure musikan. Hasieratik argi genuen giro argi-ilunak eta sakonak landu nahi genituela. Eta giro horiek entsaio gelan sortzen ditugu, gero anitz lantzen eta moldatzen ditugu, estudioan azken ukituak eman arte. Eta xedea da beti ahotsek sortutako giroen artean leku nabarmena izatea.

Era berean, disko berri honen grabaketaren zehaztasun batzu eduki nahi nituzke ere. Zein izan da zuen abiapuntua sortzeko garaian? Aldez aurretik guztiz landuta eraman dituzue abestiak estudiora edo bertan garatzen dituzue? Eta bestalde, nola konposatzen dituzue abestiak? Guztion arteko lana da edo pertsona bakar batena?
Erran daiteke diskoaren oinarria lau asteburutan sortu dugula. Biarnoko etxe batean gakotu ginen eta han sortu ziren ideia guziak. Hasiera batean oso libreki hasi ginen, mugarik gabe, bakoitzaren ideiak oinarri hartuta eta elkarrekin garatuz. Gero, hori entzun, oharrak egin eta zehazten aritu ginen. Hala, kantu bakoitzaren maketak grabatu ditugu. Eta azkenerako maketa horiek berriro moldatu. Hola prest iritsi ginen estudiora. Eta Johannes Buff lagunak azken ukituak eman dizkio.

Musikaren izaerari buruz, ezinbestekoa da post-rock giro ilunetara lotzea, eta alde horretatik eragina duzuela (Constellation disketxeko taldeak eta Low datozkit burura ohiko adibide moduan, baita Swans-en puntutxo bat) ez dago ukatzerik, baita black metal-en ukitu txiki txiki batzu ere ziurrenik, baina agian zuen alderdi leunagoa eta ia “esoteriko”-agoak deitu du gehien nire atentzioa. This Mortal Coil, Marissa Nadler, eta zergatik ez? Current 93 moduko taldeengan pentsatu dut. Era horretako eraginik baduzue ere? Nondik esango zenuteke edaten duzuela alderdi “leun” horretarako?
Aipaturiko eragin guztietan bete-betean asmatu duzu. Alderdi leuna/esoterikoarena ez dakit oso ongi ulertu dizudan. Gauza lasaiago/goxoagoez ari bazara, egia da lauek halako musika asko entzuten dugula ere, nahiz bakoitzak bere gustuak izan. Musika klasikoa, folka, esperimentala, dream-pop… Batzuk aipatzeagatik: Chelsea Wolfe, Emma Ruth Rundle, Shannon Wright, Anna Von Hausswolf, A Dead Forest Index, Feist, Jenny Hval, Holy Herndon, Nils Frahm, Olafur Arnalds, Daughter, Douglas Dare, Aldous Harding, Sharon Van Etten eta noski, Sigur Ros, Radiohead eta Portishead.

Zuzenerako zein plan dauzkazue eta zer moduzko harrera jasotzen ari zarete bai diskoa baita zuzeneko saioen inguruan?
“Hegan” argitaratu eta kontzertu asko emango ditugu: Atabalen diskoaren aurkezpena, BilboHiria lehiaketa, Europako bira urrian eta abar.
Zuzenekoen inguruan uste dugu harrera ona jasotzen ari garela orohar. Hobetzeko puntuak daude noski, eta disko berriarekin zuzeneko emanaldia berriro landu dugu eta elementu berriak sartu dizkiogu (baxua, sanplerrak, biolina, koroak…).

Hurrango kontzertuak:

· 26 Septiembre – Concurso Pop-Rock Villa de Bilbao + Mi Buenaventura + Los reyes Magos + Indian Hawk
· 10 Octubre – Rock et Chanson (Talence, Francia) + Bruit ≤
· 13 Octubre – P8 – (Karlsruhe, Alemania)
· 16 Octubre – Muziekcentrum Kinky Star (Gante, Bélgica) + Sonny’s Heels
· 18 Octubre – Le Molodoï (Estrasburgo, Francia) + A Burial At Sea + Hubris + Maven + MoYan
· 18 Octubre -Deep Inside Klub Rock (Dijon, Francia)
· 19 Octubre – Urgente Disk Records (Ginebra, Suiza)
· 16 Noviembre – Des Lendemains Qui Chantent (Tulle, Francia) + Artús + Ingrina

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.