Demotest: Pogrom
Entrevistas / Pogrom

Demotest: Pogrom

Zarata — 21-11-2021

Pogrom Lasarte-Oriako talde gaztea "Panoptikoan" EPrekin estreinatu da. Gure Demotest-a pasatu diogu laukotearen proiektua sakonago ezagutzeko.

- Taldearen Izena: Pogrom
- Jatorria: Lasarte-Oria
- Argitaratutako lanak: "Panoptikoan"
- Estiloa: Doomer post-punk
- Partaideak: Hugo Iñigo, Hector Iñigo, Julen Urruzola eta Jon Susín
- Kontaktua: [email protected]

1. Zerk bultzatu zuen proiektuaren jaiotza?
Musika estilo espezifiko batzuk esploratzeko gogoa eta zer edo zer adierazteko nahia.

2. Nola definituko zenukete zeuen musika?
Erritmo-kutxa, sinteak eta buia

3. Zein beste taldeetan aritu zarete iraganean edo aritzen zarete egun?
Elecciones genitales, xFRUSTUMx, Skakeo, Kinada

4. Zein taldeek dute eragin gehien zuengan?
Joy Division, Algara, The Cure, Yonosoytupadre, Molchat Doma, Arrotzak... 80ko hamarkadako post-punk talde ugari ere

5. Zuen planak asko aldatu ditu pandemiak?
Agian hasiera baten kontzertuak ematearen ideia alde batera utziarazi ziguen. Aipamen berezia Lasarteko udalari gazteei baliabide gabe uzteagatik

6. Orain arte zein izan da gertatu zaizuen dibertigarriena?
Luis Alberto Valverde-ren grabazioa

7. Zer asmo duzue epe motz/ertainean?
Abesti gehiago egiteko asmoa dugu. Epe laburrera begira ba kontzertu gehiago jotzea

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.