Demotest: Mikosis
EntrevistasMikosis

Demotest: Mikosis

Zarata — 30-09-2025

Mikosis Gernikako hirukote gazteak gure "Demotest"-en galderak erantzun ditu. Iaz kaleratu zuen bere lehen EPa, "Kontrolik gabe", eta ordutik hainbat single sinatu ditu.

Larunbatean Donostiako Intxaurrondo KEn arituko dira, Bolo-Bolo Weekend-eko bigarren jardunaldian.

- Taldearen Izena: Mikosis
- Jatorria: Gernika
- Estiloa: Rock alternatiboa, post-punk.
- Sariak: Villasound-eko aste nagusia saria eta Gaztea Harrobia Saria
- Partaideak: Carla Rae Piercey (abeslaria eta baxujolea), Garazi Arriaga (baterijolea), Ane Mei Aspiazu (gitarrajolea)
- Kontaktua: mikosis.taldea@gmail.com

1. Zerk bultzatu zuen proiektuaren jaiotza?
Gure artean betidanik egon da musikarako pasio hori, baina elkarrekin denbora gehiago igaro ahala, musika propioa sortzeko gogoak geneuzkala konturatzean proiektu honi indar gehiago ematea erabaki genuen. Beraz, gure musika propioa publiko anitz bateri zabaltzearen ideiak proiektuaren jaiotzetako arrazoi nagusietako bat dela esan genezake.

2. Nola definituko zenukete zure musika?
Alternatibotik eta post-punketik edaten duen rocka dela esango genuke. Gitarra riffak gustatzen zaizkigu baxu linea indartsuekin.

3. Zein beste taldeetan aritu zarete iraganean edo aritzen zarete egun?
Ez dugu beste talderik.

4. Hainbat single argitaratu ondoren, lehen diskoa grabatzeko asmoa duzue?
Ez dugu etorkizun hurbilean ikusten diskoa ateratzea, oraindik ez dugulako astirik izan abesti berriak sortzeko. Baina kurtso honetan sortze prozesu batean murgiltzeko asmoa dugu eta zuzenekoetatik pixka bat aldendu, ideia berriak garatzeko eta lan luze batek eskatzen duen arreta eman ahal izateko.

5. Zein artista edo talderekin sentitzen zarete identifikatuta?
Ez dugu identifikatuta sentitzearena askotan pentsatu, baina uste dugu estilo antzekoa dugun inguruko taldeen artean.

6. Eta zeinekin partekatu nahiko zenukete eszenatokia?
Gure artean nahikotxotan aipatu izan dugu ilusio handia egingo zigula Belako taldearekin jotzea, eta justu orain dela gutxi izan genuen aukera Mahasti Artean jaialdian.

7. Zuen proiektua zuzenekoa da ala, guztiz kontrakoa, pisu handia du estudioak eta produkzioak?
Gure kasuan, oingoz behintzat, esango genuke proiektuaren izaera edo hau bereizten duena zuzenekoetan ematen dela. Azken finean, batez ere, taldea zuzeneko kontzertuen bidez garatu izan da orain denera arte, eta hori nahiko argi ikusten dugu, oholtzak asko eman dio taldeari. Hala ere, gogotsu gaude sortzen jartzeko eta produkzioari ere buelta berri bat emateko pisu gehiago hartu dezan.

8. Gogoan duzue nolakoa izan zen zuen lehen kontzertua?
Bai! Orain den Mikosisen lehen kontzertua pixka bat kaotikoa izan zen, ez ginen batere ziur sentitu oholtza gainean, eta ez genuen askorik disfrutatu. Baina asko ikasten da egoera horietatik ere.

9. Orain arte zein izan da gertatu zaizuen dibertigarriena?
Ez zen berez dibertigarria izan momentuan, baina anekdota bezala dibertigarria izan daiteke. Kontzertu batean soinu frogan soka bat apurtu zitzaion gitarrajoleari eta ez zuen aldatzekorik eraman, eskerrak publikoan zegien baxujolearen aitak sokak izan zituela!

10. Zein dira zuen etorkizuneko helburu eta plan nagusiak?
Ez dugu askorik pentsatzen etorkizunean, nahiago dugulako orainaldian zentratu eta momentuan datozkigun gauzak antolatu ostean etorko direnak asko planifikatu gabe. Baina aipatu bezala, lan luze bat kaleratzea gustatuko litzaiguke, eta hau baino lehenago, etorkizun hurbilago batean, data konkreturik gabe, EP fisiko bat kaleratzea aurreikusten dugu, jada igotako singlekin eta beste batzukin batera. Denboratxo bat daramagu jada gure abesti propioak jotzen, eta uste dugu ordua dela euskarri fisikoan zerbait ateratzeko.

11. Zer da gure eszenan gehien gustatzen zaizuena?
Inguruko taldeekin sortzen den burbuila modukoa itzela da, eta posible izatea hainbeste talde desberdinekin oholtza partekatzea oso guay dago. Horretaz aparte, azkenaldian gure inguruan mugitzen ari diren taldeak (berriak eta ez hain berriak) asko gustatzen zaizkigu.

12. Eta gutxiena?
Aldatzen doan zerbait da, baina oingoz neskaz/disidentez osatutako taldeak ez dira asko, eta gu horietako bat izanik, gutxitan kointziditzen dugu besteekin oholtza berean. Hala ere, pozgarria eta motibantea da ikustea hau aldatzen doala eta ikusgarritasun gehiago lortzen ari garela.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.