Demotest: Ekiñe
EntrevistasEkiñe

Demotest: Ekiñe

Zarata — 20-05-2021

Ekiñe Arrasateko kantautore gaztea da, eta duela gutxi argitaratu du bere lehen diskoa. Musikariak gure “Demotest” atalaren galderak erantzuten ditu:

- Taldearen Izena/Bakarlaria: EKiÑE
- Jatorria: Arrasate
- Argitaratutako lanak: "Besterik ez"
- Estiloa: Akustikoa
- Partaideak: Diskoan; Maialen Oleaga Nuño baxuarekin eta ahotsarekin, Goiatz Salbador ahotsarekin, Uxue Alkorta gitarrarekin eta Olatz Urkia kajoiarekin.
- Kontaktua: ekicasado@gmail.com

1. Zerk bultzatu zuen proiektuaren jaiotza?
Nire abestiekin zerbait egiteko beharra sentitzen nuen. Beste abesti batzuen bertsioak egiteaz gain, abesti batzuk ere sortzen nituen, eta horiekin zerbait egiteko gogoa nuen. Gogo horiek eraman dute proiektu hau jaiotzera.

2. Nola definituko zenuke zure musika?
Galdera oso zaila da, oraindik ez dakit nola definitu nire musika.

3. Zein beste taldeetan aritu zara iraganean edo aritzen zara egun?
Ez naiz taldeetan aritu, baina ate hori ez dut isten.

4. Zein taldeek dute eragin gehien zugan?
Talde askok izan dute nigan eragina. Txikitatik, etxean punk musika asko entzundakoa naiz, baita Pirritx eta Porrotx ere. Gose taldea ezinbestean aipatu behar dut, eta baita Anari ere. Eta beste hainbat aipatu ditzaket. Baina, behin pentsatzen jarri nintzen, eta taldeek eragin baino, taldeetako pertsonek duten jarrerak eragiten dit gehiago. Musikak noski eragin dezakeela, baina musika horrek transmititu nahi duen jarrera ere oso garrantzitsua dela uste dut.

5. Zure planak asko aldatu ditu pandemiak?
Hainbat kontzertu bertan behera utzi nituen, baina beno, disko hau ateratzera eraman nau. Pandemia garaian ez nuen oso ondo pasatu, eta uste dut, orain kanpotik ikusita, hori izan dela disko hau ateratzera eraman nauen inpultsotako bat.

6. Orain arte zein izan da gertatu zaizun dibertigarriena?
Dibertigarriena ez dakit, baina diskoa atera eta gero, hasieran sarean abesti bakarra nuen argitaratuta, eta osorik entzuteko modu bakarra fisikoki zen. Hori dela eta, nahiko kuriosoa izan da bastante pertsonek cd reproduktorea sotanotik jeitsi behar izan dutela, kotxean cd-a jartzen duten lehen aldia izan dela, digipack bat barrutik nolakoa zen ez zekitenak ere bazeuden... Oso kuriosoa iruditu zait, eta beno, barregarria ere bai. Ikusi dut digitalizazioak garrantzi handiegia duela gure bizitzetan

7. Zer asmo duzu epe motz/ertainean?
Ba, egia esanda, ez dakit. Momentuz buruan daukadan bakarra da kontzertuetaz, bideataz, esperientzia berri honetaz... disfrutatzea. Disfrutatzea da nire asmoa, ez dut gehiago eskatzen.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.