Ez gara modernoak
DiscosPuntu Takoma

Ez gara modernoak

7 / 10
Urko Ansa — 10-12-2025
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

Atarrabiako hirukoteak bere lehen lan luzea argitaratu zuen irailean. Lan honetan, rock alternatiboan buru-belarri sartu dira, zenbaitetan gantxo handiko kantuekin, nahiz eta erdi-tenpoko pieza mordoa dagoen. Kantu lehergarrienak lehenengo hirurak dira. “Ez gara modernoak” suspertzailea da oso, bultzada berezia baitauka eta Man Or Astro-Man? taldearen martxa eta segida baiatauzka. Aparta. “Soka beltzen urradura” ere bizkorra da, bonboak protagonismoa dauka, eta haren gainetik gitarra azpimarratu behar dugun arren, pieza guztien bateratzeak egiten dute hain berezi.

Orohar, lan honek hiru motatako kantuak dakartza: Lehergarriak lehenik, apur bat kañeroak gero, eta kantu pausatu eta geldoak azkenik. Gorago aipatu ditugun “Ez gara modernoak” edo “Soka beltzen urradura”-rekin 90etako rock alternatiboaren presentzia nagusi da, beraz. Errepika bizia dauka “Patroririk ez” kantuak, eta “Xete” berari, geldoa den arren, gitarren potolotasunak izaera berezia ematen dio. Askotariko lana da, oso bariatua eta hainbatetan pizgarria. Azeleragailua gutxiago zapaltzen dute gero, abesti politak ere badauden arren. Hala bada, “Zilborren mundutik” bezalako kantuek erritmoa dezente jeisten dute. Azken hau gitarra suabe batek maneiatzen du, nahiz eta kantuaren erdialdean apur bat suspertzen den. Gainera, gero datozen gitarraren distortsioak gorputz dezente ematen dio.

“Ametsen trafikanteak” abestiaren sarrerako bateria interesgarria da oso, eta gitarra leunak dauzkan arren, 2’27”etik aurreragoko ahots grinatsuak puntuak ematen dizkio. Horretaz gain, kantu honen abiadura nahiko azkarrak gatza eta piperra ematen dio diskoaren bigarren zatiari. “Ahaztuak”-ekin, gitarrak suabeak diren arren, errepika tematiak eta batez ere egitura martxosoagoak gailentzen dira, zorionez. “Dopamina”-k era abiadura nahiko bizia dakarkigu, baina hurrengo “Interludio” berriz ere nahiko lasaia da, nahiz eta egia den gitarra potoloak kontrapuntua ematen diola, eta guztiaren gainetik, girotze hipnotiko berezi horrek entzulea erraz engantxatzeko baliabideak dauzkala. Polita oso. Azkenik, “Moldea”-k ixten du diskoa. Akaso geldoegia da, baina berriz ere erdialdetik aurrera kantak bizitasuna hartzen du. Askotariko lana da Puntu Takomaren diskoa, bertute asko erakusten dituena. Dena den, lehen hiru kantuetan lortzen duten botere geldiezina gailentzen da.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.