Hikikomori
DiscosOnki Xin

Hikikomori

6 / 10
Iñigo Basaguren-Duarte — 02-11-2021
Empresa — Egilea editore
Género — pop electrónico

Dena aurretik egindako zerbaiten erremixa da, heroiak erori dira eta bizitzak gogor kolpatzen du. Denbora dimentsio bezala desagertu dela ematen du. Zaila da aurrera begiratzea eta etorkizuna marraztea, baita oraina habitatzea ere. Abandonatutako dantzalekuan gabiltza biraka, norabiderik gabe. Egoera hau desblokeatzeko iraganeko erritmoetara jo du Onki Xin bikoteak beraien "Hikikomori" lan berrian.

Fer Apoa (El Corazon del Sapo, Kuraia, Estricalla) eta Zigor DZ (Selektah Kolektiboa) taldekideek beste dimentsio bat eman diote musika eta hitzei beraien bigarren lan luze honetarako. 90. hamarkadako dantzalekuetako soinuak bildu dituzte, synthpop-a eta eurodance batez ere, baina dubstep perkusioak ere antzeman daitezke abesti batzuetan. Diskoa dantzagarri ahazten da, dantza malenkoniatzua bada ere. Baina lehenengo lau abestiak entzun eta gero diskoak norabide aldaketa bat ematen du. "(t)ERROR 404" abestiak glitch bat ematen du, anomalia bat. Hyperpop kutsuak nabaritzen dira dantza ilun honetan, baina indarrik galdu gabe. Gogoratu pop hitzak eztanda ere esan nahi duela. "Kreuzzberg" abestian diskoa apurtu egiten da. Apurketa ederra da, nola ez. Koordenatu rock-eroetara mugitzen dira abesti malenkoniatsuena egiteko. Hala ere, erritmo dantzagarriek ez dute etenik diskoaren abesti guztietan zehar, azken kantara heldu arte. "Eurhhitza"-k oso modu berezian ematen dio amaiera diskoari. Letretan Fer-rek leku intimoetara bidaiatu du baina samin pertsonalaren dimentsio politikoa ahaztu gabe, bere ibilbidean ohikoa izan duen moduan.

Emaitza berezia da, oso. Abandonatutako dantzaleku batean egotearen sentsazioa dugu. Leku liminal batean ahaztuta geratu izan bagina bezala. Inon ez, inoiz ez. Baina hemen eta orain, aldi berean. Simulazio batean egotearen sentimenduaren gainetik, gure bizitza irauliko duen aldaketa inbokatuz biraka jarraituko dugu dantzalekuan.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.