Hara eta Hemen
DiscosNuzz

Hara eta Hemen

6 / 10
Jaione Dagdrømmer — 24-07-2026
Género — Rock

Maite dut power trio formatua. Ez dago non ezkutatu, akats bakoitza berehala antzematen da, baita ondo egindako guztia ere. Hiru musikariren arteko dinamika elkarrizketa baten parekoa da eta intentsitate aldaketak organikoagoak izan ohi dira, soinu gordin eta zuzena eskainiz. Zeinek behar ditu apaingarriak energia soberan baduzu?

Ziur galdera hau bera planteatu zutela Bilbo eta Santanderreko hirukote honek. Energia izugarria dute "Hara eta Hemen" EPan aurkeztutako lau abestiek. Gaztaroko larritasun leherkorra darie, hedonismoarekin eta iluntasunarekin nahasten dena. "Kondenatua" kantuaren gordintasunak ederki ordezkatzen du taldearen soinua.

Badakite energia hori eusten ere. "Orbanak" abestian tentsioarekin jolasten dute, bare hasi eta pixkanaka erritmoa igoz. Ahotsa, EP osoan zehar, oso intentsua da, estilo teatrala du eta emozio asko helarazten ditu. Alta, batzuetan dramatikoegia sentitzen dut. Ñabardura gehiago entzuteko gogoz geratu naiz. Ahotsean emozioa horren azpimarratua dago, ezen zenbaitetan abestiekin modu naturalean konektatzea eragotzi didala. Kantuen egiturak ere, aurrez hauteman litezke, nahiz eta oro har, emaitza gozagarria den.

Taldearen jarrera eta energia oso onak dira, oraindik ibilbidearen hasieran daude. Dena dute aurretik. Beraz, soinu indartsua eta hiruko formatua atsegin badituzu, eman aukera bat. Ikusteko dago nora eramango dituen bideak, baina hasiera behintzat ezin interesgarriagoa da. Azken batean, aipatutako xehetasunak ez dira indarguneak lausotzen dituzten oztopoak. Alderantziz, taldeak oraindik baduela esploratzeko tartea erakusten dute, eta hurrengo urratsei begira interesa pizten dute.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.