Itzalak, argiak
Discos / Lamiak

Itzalak, argiak

7 / 10
Mikel Izarra — 07-04-2022
Empresa — Egilea editore
Género — Rock

Donostiko hirukote indartsua bueltan da hiru urte eta gero soinu propioa finkatzen duen lan luzearekin. Belaunaldiari zorigaitzez jasatzea tokatu zaionari buruz idatzi dute oraingoan, “Itsuen aroa” lehen lanean baino sakon eta trebeago. Lamiak ez da bakarrik “drop D” eran jameatzen orduak ematen dituen taldea, abestiak ere egiten dakitela erakutsi dute oraingoan. Riff potoloetatik haratago, melodiak ere zaindu dituzte, eta pasarte instrumental eta zubiei lekua gorde diete, bat batekotasunak garapen lausoagoei lekua ematen. Tokia aurkitu du hirukoteak lan honekin. Izan ere eragin ageriak ditu talde sokazaleak, baina ez du bat ere baztertzen: QOTSAen stonerra, Blink eta bestelakoen pop-punka, Weezerren nerd rocka…

Gaztain estudiotan grabatutako distortsio artefaktuak hamar abesti boteretsu ditu barne, eta bost bideoklip sendoz lagundu dute argitalpena. “Itzalak, argiak” dena du Lamiaken baieztapena izateko: abesti borobilak, melodiak zein distortsioa, produkzio ona… Gaztain estudioen ezaugarri ohikoak ere ez dira falta: sintetizadoreren bat, fuzzez atondutako baxuak eta ahots bikoiztuak. Eta baita kolaborazio egokia: Ezpalaken abeslariaren ahotsak bikain ematen baitu Ander Aranbururenarekin. Abesti hardcoretoenean jarri du Juanjok ahotsa, “Gure izena” ereserki amorratuan. Hala ere, singletik haratago interes handiko pasarteak ditu Josu Torrealdairen diseinu adierazkorraz jantzitako lanak.

Dudarik gabe zuzenekoa era bikainean osatzen duen disko horietakoa da, detaile gehiago dituena, arakatzeko solo eta ahots efektuak… Zuzenezkoan ikusi duzun grina zabaldu eta behin diskoa soinu miaketan galtzeko. Gainera, lana borobiltzeko bost bideoklipen bidez egin ditu taldeak aurrerapenak: Nestor Urbietaren eskutik “Gure Izena” eta “Kaioletan loreak” abestienak, Jon Santamariaren eskutik “Eskerrak” lehen single eta “Krokodiloaren maloak” marrazkiz lagunduta eta TAOMek “Bigarren mundu bat” kantutzarrarena. Lan oso zaindua zuzenean disfrutatzen den talde bat orain etxean ere disfrutatzeko.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.