Argiek Istilu
DiscosJai/Egun

Argiek Istilu

8 / 10
Mikel Izarra — 13-03-2024
Empresa — Humo
Género — Folk

Mugaz gaindiko harribitxi bat bezala, Jai/Egun-en lehen diskoak euskarazko folk intimista landu eta ez artifizial batekin harritzen du, zeinak estilo esperimentalak eta oinarri formalak gurutzatzen dituen, Jon Agirrezabalagaren ekoizpenari esker luze koherente, hunkigarri eta detailetsua entregatuz. Urte luzeen auto ezagutza eta instrumentuaren (gitarraren) lanketa baten ostetik, ia sekretupean grabatu du Aitor Martínez Merino Zarauztarrak diskotzarra El Tigre estudiotan. Diskoa soila baina konplexua da, argi eta itzalak ditu, bero zein hotza da, eta bere horretan lan luze eta borobila da, singletan banatu ez daitekeena eta entzunaldi luze eta patxadazkoa merezi duena, Humok argitaratutako 12 hazbetekoarekin bada hobe, noski.

Diskoa hasieratik gaurkotasunezko doinuek menderatzen dute. "Akapella" biluziak efektuz betetako perkusio soil batek apaintzen du, "Berriz"en eskuin esku eta gitarra erakustaldiarekin jarraituz. "Alhacaba" rumba soilaren geroko "Armonikos" anbiental eta esperimentalean, oihartzun eta tremolo iradokigarriak ekartzen ditu Martinezek, "Alkitran"en letra poetiko itzela eta abesti borobila entregatzeko, behar den tokian elektronika (eta baita autotune) zipriztinekin apainduta. Kasu, abesti luzeak daude. Hemen horrek ez duelako zentzurik. Esperimentazioari lekua utziz, disko osoa aura eta giro jakin batean sartzen zaitu, Agirrezabalagaren ekoizpenak ondo laguntzen du azken hori lortzen, eta baita jotzerako dinamika zainduek. Instrumentu digitalak entzutera ohituta gauden hauetan, kordek intentsitate ezberdinak dituztela (eta hara, harmonikoak!) gogoratzea ez dago lekuz kanpo ere.

Esperimentazioa ere ez da anekdotikoa edo era antzuan erabilia: efektuek hunkitzera arte bultzatzen dira, arrastoak luzatuz eta feedbackei lekua utziz, modulazio, filtro eta zarata elektronikoek protagonismoa dute, ez daude era disimulatuan sartua, baizik eta intentzio eta esanahi osoarekin, beldurrik gabe. Horrela eraldatzen dira lehen entzunaldian soilak diruditen piezak. "Diabetes bat bezala" erdi bossa lasai bezala hasten da, Raster Noton erako mikrotronika minimalistarekin bukatzeko, granulazioz betea. Lanaren poetika kotidiano eta hurbil jarraitzen du izaten "Bost batera"n, handinahietatik urrun, "Kaletik"en kontatzen duen filosofiko zein eguneroko pasadizoa bezala. Bukatzeko, "Ta hala ere" haiku soila, diskoko erritmikoena agian, baina aldi berean atmosferiko eta barnerakoia. Flamenkoa? Kantautorea? Esperimentala? Iluna? Berdin du, disko hau entzun behar duzu, hunkituko zaituelako.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.