Ez banaiz
DiscosIndabe

Ez banaiz

8 / 10
Iker Gurrutxaga — 28-07-2025
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

Lauko moduan hasi eta aurkeztu zuen bere lehen disko Indabe Antiguako taldeak, baina galerari buelta eman zieten, eta nola gainera! Uxue Estradaren ahots bereziari, gitarra jotzen egiten ari den bidea gehitu behar zaio, xehetasun ugari entzun daitezke diskoan. Nora Azurzak, berriz, bigarren ahotsaren indarra etq instrumentu berria ikasi eta defendatzeko jarrera erakutsi ditu. Guztiari, nola ez, Peru Blancoren erritmoen konsistentziarekin. Debuteko lan oso interesgarria talde gazte honek kaleratua. ‘Ez banaiz’ izenburu zalantzatiak badu kontrakotasunik: bai, Indabe bada!

‘Ezezagunak’ abestiarekin hasten dute kantua, harreman batean eman den haustura bat kontatzen digun kantua. Pop-rock klasikotik edaten du, reverb dezente eta gitarran chorus pixka bat nabari dela. Lehenengotik hiru ahotsetara, eta nola gainera.

Nostalgia gauza ederra izan daitekeela baina ezin garela iraganean bizi dio ‘Banoa’ kantuak. Sinte oso sotilak entzuten dira kantuan eta erritmikan lan polita egina dago. Soinu bilaketan ere lan ederra egin du Estradak bere gitarrarako. Epikotasun puntua duen abestia inondik ere. ‘Azaletik’ dator atzetik, Placebo taldearen ukitua hartzen diogu Indaberi abesti honetan. Haien kantatzeko moduak dagoeneko gatibatzen gaitu.

Aurreko abestiarekin lotura izan dezakeela dirudi ‘Izarretan’ kantu ameslariak. Balada argi bat, pianoarekin eta gitarra akustikoarekin lagunduta. ‘Noizean behin’ abestian, ordea, shoegaze edota noisera gerturatzen dira. Bisgbydun gitarra baten itxura ere hartzen diogu uneren batean Etxekalte taldekoekin elkarlanean egin duten kantuan. Afektibitateak sor dezakeen beldurraz ari zaizkigula dirudi, «urik gabe itotzen» ari dirneeko kantuan.

‘Kristalezko hiria’ single moduan aurkeztu zuten. Erritmoak pisua duen arren, melodian eta gitarra geruzetan dago mamia. Sekulako hit-a egin dute Indabekoek. Donostiari eta harremanei egindako kantua da, dena hauskor dela sentitzen dutela dioten abestia.

‘Berriz’ kantuan kristal hori apurtu ote den galdetzen diogu gure buruari. Berriz ere 90-00etako British mundu horretara edota brit-popera gerturatzen gaituzte bukaeran eztanda ederra duen piezan. Zazpi kantu eta mundu bat aurretik Indabek, hasiera itxaropentsua ezbairik gabe Antiguako taldearena.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.