Harat
Discos / Harat

Harat

7 / 10
Iñigo Basaguren-Duarte — 21-11-2022
Empresa — Autoeditado
Género — Rock

Ibilera sinplenetik abiatuta, ibiltzearen gozamen hutsak hauspotuta, osatu du Ibai Gogortzak (Borrokan, Mice, etab.) bere proiektu berria. Inprobisazioa oinarri, apaindura askorik gabeko bederatzi post-rock (edo Bera-core) abesti dira, gordinak baina paisaia soniko potenteak sortzen dituztenak. Gordintasuna azaletik beretik jasotzen dugu. Inolako apaindurarik gabe egon arren, sinbolismoz kargatuta dago. Ibai Gogorzak hori transmititu nahi du, bai musikarekin, bai hitzekin, bai lan egiteko moduarekin: artifiziorik ez.

Beran grabatu du diskoan, etxean ez baina etxea bezalakoa den Atala estudioan, Iñigo Irazokiren laguntzarekin. Diskoa ez da digitalean zabalduko, formatu fisikoan bakarrik. Hori ere argi izan du Ibaik, diskurtsoa eta ekintza eskutik hartuta joan behar direla. Diskoa osatzen duten abestietan bizitzeko eta kontsumitzeko dugun moduak aztertu ditu. Horren barruan kokatu du musika eta azken garaietan hau kontsumitzeko dugun modua.

Ibilera da diskaren motorea, inondik hasi eta urrutira eramango gaituena, gutaz jabetu den alienazio sentimendua kartografiatzeko, zubiak igaroz, bihurgune desberdinetatik norabiderik gabeko mapan zehar, erortzen diren hostoen kantu isilak lagunduta. Azken abestia bukatzearekin batea lasaitasun sentimendu bat gailendu eta berriz hasieratik abiatzeko gogoak sortzen dira.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.