Eskuak
DiscosFufu

Eskuak

6 / 10
Mikel Izarra — 10-11-2021
Empresa — Egilea editore
Género — post hardcore

Fufu irungo Burgaña anaiek osatutako bikotea da, eta posthardcorea bueltan ekartzeko prest agertu ziren pasa den urtean lau kantuz osaturiko “Lerdea” lanarekin. Lehendik batería (Xabi) Pecozza United punk taldean ibilia zen, eta oraingoan anai artean erabaki zuten proiektua hastea. Gipuzkoako inguru horretan post hardcore doinuetarako zaletasuna badagoela aski ezaguna da, baina azken urteetan gitarren jarrioa etengo zelako beldurra zabaltzen hasia da.

Bada ez, Fufu prest daude sugarrari gasolina botatzeko. "Lerdea"n aurkeztu zituzten abestiek euskal posthardcorearen baldintza guztiak betetzen dituzte: letra kriptikoak, erritmo apurtuak… Bigarren “Eskuak” hau horren jarraipen modukoa irudi dezake: portada antzekoa, atentzio handirik deitu gabe, eta barrukoari garrantzia emanez. Nahiz eta bikoteak bi diskoetan grabazioa, nahasketa eta masterizazioaren ardura izan arren, eta oso denbora laburrean, ez dute zerikusi handirik soinuari dagokionez.

Lehen lanarekin alderatuta, soinu aberastasun zabalagoa du honek. Bai grabazioan eta baita instrumentuetan ere. Bateriak perkusioekin apainduta daude eta gitarra soinuek dinamismo handia dute. EPari martxa hartzea kostatzen zaion arren, baterien instrumentazio bereziak eta erritmo apurtuak azkenik murgiltzen zaituzte, ahots distortsionatu eta gitarra zikin artean. Letra soil baina xelebreek taldearen energia neurtuen eztanda eskatzen dute, disko nostalgiko zein zaratatsuan.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.