Katuzaldia
Discos / Ezezez

Katuzaldia

7 / 10
Mikel Izarra — 29-02-2024
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

Lehen erreferentzia ondo landu dute Ezezez taldekoek, 12 abestiko luze borobila entregatzeko. Gauza txikiei kantatzen diete, ez oso era zuzenean. Soinua bezala, hitzek itzal eta geruza ezberdinak dituzte, bokalizazio erritmikotik hasita, hitz joko eta memetik pasata irudikapen sakon eta zabaletara arte. Hala, eta alde bisualak areagotua, diskoa postpseudorockpsicoartpop lan baten moduan hartu genezake, betiko legez etiketa bilatu nahian. Bromez aparte, iruditeri eta pasadizoetan agertzen diren pertsonai, hieroglifiko, kolore, testura eta intentsitate sortek disko eklektiko eta dibertigarria osatzen dute. Portada eta kontzeptu naive batetik abiatuta, lan oso serioa argitaratu du musika selekzioa izan litekeen juntera honek. Bizkaiko selekzioa ere mundialera!!

Ziurrenik forma borobil eta bateratua ematen diona ekoizpena da. Itzela da, lokalismora garamatzaten melodiak nazioarteko talde punteroenak grabatu balitu bezala. Maneiatzen diren trikimailu tekniko eta soinu estetikak rock globalaren azkenengo tendentziak hartzen ditu gain, The Voidzen erako gitarrak edo Mac Demarcoren antzerako perkusio edo sientetizagailu sotilak barne. Abestiak behar duenean instrumentuak zabaldu eta detaileak gehitzen dira, barnerakoiago agertzen denean, ordea, dinamismoa jaitzi eta geruzak lausotzen dira era ezin kreatiboagoetan: amaiera bortitzekin, feedback erritmikoekin, melodia txiki eta estuekin, erritmoaren kontrako txaloekin, teklatu atmosferikoekin, autotune pitxintxu batekin... Izan ere, kañero hasten den arren, diskoak denetik dakar: post punk dantzagarria, rock gordina eta punk zaratatsua baina baita balada intimoak ere.

Finean, bizkaiko ukazio hirukoitzak talde gisa egindako lehen lan liluragarria aurkezten du, bizkaierazko abesti biribiletan eta letra bilatuetan oinarritua eta ekoizpen apartarekin, urteko disko dibertigarri eta bizigarri batean azken soinu joerak barne. Eta zuzenean defendatzen badakite, musikarien trebezia eta eskarmentu luzeari esker. Base erritmiko sendoa, soberazko jarrera eta rockak dakarren dibertimendu basatia, galduko duzu?

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.