Arimak denboran
Discos / Habi ...

Arimak denboran

6 / 10
Mikel Izarra — 24-05-2021
Empresa — Elkar
Género — Rock

Villabona eta Bermeo arteko bidea laburtu egin da proiektu txukun bati esker. Elkar argitaletxearen babespean, kolaborazioa egin dute Habi eta Etxekalte taldeek. Bi kantu, taldekide guztiak parte hartuta, zazpi hazbeteko biniloan prentsaturik. Punketik datorren edozein musikariren ametsik beroena beteta. Eta ez da alferrik izan: Habi power duoak eta bermeoko taldeak bikain ulertzen dute elkar. Zaindutako letradun hotsen arteko kontrasteak ere maisuki erabilita daude Victor Sanchezen gidaritzapean. Eta hau gutxi balitz, bira ere egingo dute!

Proiektu bakoitzeko bateria jotzaile eta abeslari nagusiak nortasun ezaugarri bezala mantenduta, nabaria da musikariek batera landu dituztela kantak. Gitarra melodikoak edertasunez korapilatzen dira eta baterien soinua sendoa eta borobila da. Habi bikoteak ez du etenik egin 2018tik batu zirenetik eta bi lan sendo argitaratu dituzte honen aurretik ("Loratu" eta "Koloreak"). Etxekaltetarrak aldi berean hasi ziren amerikar ukituko musika jorratzen Bermeon, eta oso ondo gainera. Frogatu nahi baduzu, maila goreneko zuzenekoa daukate grabatua Almikako eleizan.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.