Drumkopters
DiscosDrumkopters

Drumkopters

6 / 10
Antton Iturbe — 25-11-2018
Empresa — Autoekoizpena
Género — Rock

Miren Narbaizak egiten duen guzian halako itzal ilun bat dago beti. Berezkoa eta ziurrenik ezinbestekoa du ezaugarri hori eta nire ustez, misterio erakargarria eransten dio bere gaitasun musikal izugarri eta beste alde batetik hain distiratsuari. Drumkopters-en kasua ez da salbuespen. Oinarrizko Kitarra-baxu-bateria egituraz eta pop-punk kutsuko doinu zuzen, atxekigarri eta freskoei emandako neska hirukote honen musikaren itxura jostakor eta arinaren atzean, jenio txarreko arantza ugari dago. Babes In Toyland gororarazten didan tonu pisutsu eta indartsua dakarkit gogora. Ederki.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.