Manuela eta Brueghel zarra
Discos / Amorante

Manuela eta Brueghel zarra

8 / 10
Antton Iturbe — 28-03-2017
Empresa — Autoeditado
Género — Folk

“Kanye West meets Sublime Frequencies” pentsatu nuen “Zugana Manuela” entzun nuen lehen aldian, baina era berean esan nezakeen “Omar Souleyman meets Oskorri” edo beste edozein bitxikeria, Amoranteren unibertso anitz eta koloretsuak era guztietakoak onartzen baititu. Are gehiago, doinu eta izaera herrikoia, arkeologia musikal globala eta dance/trap autotunezalearen nahasketan inoiz baino urrunago doan abesti honetan, bere gaitasun eta irudimenaren erakustaldia, berezko pertsonalitate baten eraikuntzarako jarraitu duen ibilbidearen mugarria eta orohar, artifaktu itzela, txundigarria, eta etorkizunean gozatuko ditugunen iradokizun zirraragarria. Baina kontuz, nahasketa efektisten tranpan erortzea oso erraza baita (eta aspergarria). Horrexegatik, B aldean “brueghel zaharra” dago, izaera lauso eta “klasikoagokoa” eta piskanaka entzunaldiekin hazten den abesti puska. Amorante bezalako proiektu batek kontu handiko dosifikazio eskatzen du eta Iban, horretan ere, maisua dela erakusten ari da.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.