Nire bizitzaren diskoak: Koldo Soret (Niña Coyote eta Chico Tornado)
Especiales / Niña Coyote Eta Chico Tornado

Nire bizitzaren diskoak: Koldo Soret (Niña Coyote eta Chico Tornado)

Zarata — 16-03-2021
Fotografía — Vasver

Niña Coyote eta Chico Tornado taldeko abeslari eta gitarra-joleak bere bizitzan ezinbestekoak izan diren disko batzuk erakutsiko dizkigu.

Surfin Kaos, Chico Boom, Utikan edo Mugatik taldeetan aritutako musikariak, 2012an Ursula Strong-ekin (Zuloak, Las Culebras) bikote elektriko boteretsua osatu zuen. Ordutik hona sei disko argitaratu dituzte formatu desberdinetan.

BAP!! - "Zuria Beltzez" (1992)
Bap-en oso zalea izan naiz taldea hasi zenetik. 12 urte nituela nere anaiak ekarritako maketarekin guztiz engantsatu ninduten Andoaindarrek. Zuria beltzez atera zenean hilabeteak pasa nituen diska hau etengabean entzuten... eta oraindik entzuten dut.

 

Anestesia – "Erantzun" (1995)
Zaila da anestesiaren disko batekin gelditzea, baina gehien entzun dudan diskoa “erantzun” izan da. Kantuak eta soinua oso gustokoak ditut. Abiadura eta pisua!

 

Metallica - "And justice for all..." (1988)
Neretzat Metallicak duen diska handiena da. Kantu luzeak, pisutsuak eta oso instrumentala. Garai hartarako soinu oso berritzailea du eta oso gustokoa dut, nahiz eta baxua ez entzun...

 

Iggy Pop And The Stooges - "Raw Power" (1973)
Lehen aldiz disko hau entzuterakoan benetan heldu ninduen. Kantuek duten iluntasuna eta krudeltasuna da gehien erakartzen nautena diska hontatik. Dudarik gabe Iggy Popen nahasketak nahiago ditut Bowierenak baino...

 

AC/DC – "High Voltage" (1976)
Oso gaztetan erori zen disko hau nere eskuetan eta ordundik ez diot entzuteari utzi... Kantu erraldoiak eta ACDCren hasierako benetako soinu krudela duena.

 

RIP – "No te muevas" (1987)
Neretzat euskalerrian egin den punk diska borobilena. Hitzak, musika, soinua, Mahomaren indarra eta melodiak, Porturen baxu eta ahotsa, Jul-en gitarrak, Txerraren egurra... Handienak!

 

The Prodigy - "The Fat Of The Land" (1997)
Entzunaldi guztietan gozatzen dudan diskoa. 1997an atera zenetik ehundaka aldiz entzun dut... Elektronika makarra, punka eta rave kutsua jorratzen duen diska borobila.

 

The Hellacopters – "High Visibility" (2000)
Suediarren 4. diskoa da hau, 2000. urtekoa. Nahiz eta hellacoptersen diska guztiak gogoko izan, hau da gehien entzun eta gozatu dudana. Elegantzia handiko rock disko erraldoia.

 

Rage Against The Machine - "Evil Empire" (1996)
Rage agaisnt the machinen lehenengo diskoa institutoko irtenaldi batean entzun nuen lagun baten walkmanean... ezin nuen sinetsi entzuten nuena... ondoren “Evil empire” etorri zen. Soinu klasikoagoa du honek eta bereziki horrek erakartzen dit diska hontatik.

 

Nuevo Catecismo Católico - "Nuevo Catecismo Católico" (1993)
Buenawistako talde handienetariko bat, neretzat gustokoena. Diska honek duen soinu eta abiadura oso gustokoak ditut eta hitzak ere oso handiak dira. Entzunalditan beti animoak gora egiten duen diska horietako bat da... Garagardo bat ireki eta kontzertu bat ikustera joateko gogoa ematen dizun horietakoa.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.