Demotest: J Martina
Especiales / J Martina

Demotest: J Martina

Zarata — 15-09-2020
Fotografía — Madalen Pinuaga

J Martina hirukoteak azken urtean Euskal Herrian Elektronika-Rap-Trap soinuen aldetik ezagutu dugun dudarik gabe proposamenik interesgarrienatariko bat da.

Proiektu berri hau pixka bat gehiago ezagutzeko gure “Demotest” ataleko galderak erantzun dizkigu.

- Jatorria: Larrabetzu eta Barañain
- Argitaratutako lanak: 3 single (Mundu zahar, Beste zerbait eta Su) (4. Abesti bat igoko dugu irailaren lehenengo astean)
- Partaideak: Ane, Katt eta Javi
- Kontaktua: [email protected] / 681 294 732

1. Zerk bultzatu zuen proiektuaren jaiotza?
Alde batetik, gure arduretan oinarritutako proiektu musikal bat sortzeko nahiak, eta bestetik, soinu elektronikoak lantzeko gogoak.

2. Nola definituko zenukete zeuen musika?
Musika elektronikotzat definitiko genuke. Esparru hau hain zabala izanda ezer ez esatea bezala da, baina momentuz ez gara ausartzen gehiago definitzera.

3. Zein beste taldeetan aritu zarete iraganean edo aritzen zarete egun?
Kattalin iraganean talde akustiko batean eta punk talde batean aritu zen. Javi, berriz, ska talde batean eta rock beste talde batean. Gaur egun, hirurontzat J Martina da gure talde bakarra.

4. Zein taldeek dute eragin gehien zuengan?
Ibeyi, Dellafuente, Alliz eta Belako beste askoren artean

5. Orain arte zein izan da gertatu zaizuen dibertigarriena?
Kontzertu batetik bueltan, kontrol batean poliziak gutako biri ea bikote ote ginen galdetu zigun. Urduri jarrita batak baietz erantzun zuen eta besteak ezetz aldi berean.

6. Zer asmo duzue epe motz/ertainean?
Ahal den heinean kontzertuak ematen jarraitzea, konposatuta ditugun abestiak kaleratzen goazen bitartean.

Lo siento, debes estar para publicar un comentario.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.